Txistu y Tamboliñ

Erlojua

Erlojua Txistu y Tamboliñ | 2012-06-03 09:10

Emazteak, ohetik, azken desioa esan zidan: haren jaioterrira joan eta etxearen aurrean zegoen pikondoaren azpian lurperatutako kutxatxoa bilatu behar nuen. Barruan erloju bat topatuko nuen, umezaroko altxor preziatua. Ordu askoko bidaiaren ostean, erraz topatu nuen etxea eta pikondoa. Haren azpian neskato bat zegoen jesarrita. Kutxatxo bat zuen altzoan, eta bertatik erlojua atera eta eskumuturrean jarri zuen. —Badabil oraindino! —esan zidan. Neskatoaren begietan, emaztearen desio betea ikusi nuen.                &nb...


Krimeni

Krimeni Txistu y Tamboliñ | 2012-05-28 11:12

Poloniarrek terroristei zamachowscy derizte. Poloniako idazle eta Nobel sariak olerki bat idatzi du zamachowscyei buruz. Pozan unibertsitateko errientsa ere bada Szymborska andereñoa. Guretzat Polonia urruti dago Eta zamachowcy hitzarekin lotu dezakegun hitza Eroski da Beharbada zamagatik. Edo Lodinowsky Ni neugatik.                                               &nb...


Oparia

Oparia Txistu y Tamboliñ | 2012-05-26 11:12

Elezuriez egindako balada bat idatziko dizut ala elezuriez egindako bala bat nahi duzu?                                                                       Lodinowsky


Begiak itxi. Eta irudimenarekin bidaiatu. Imajinatu harea zuriko hondartzak, ur gardenak eta palmondoak. Mendi tontorrean elurra eta ordoki zabaleko zaldiak. Orain begiak ireki. Bakarrik egon al zara?                                                        Lodinowsky


Asmakizuna

Asmakizuna Txistu y Tamboliñ | 2012-05-19 19:46

Shanghaiko damak hil ninduen, Anbotoko damak kobazuloan gorde, eta dama jokoan jan ninduten Nor naiz? (astapitoa)                                                            Lodinowsky  


Abakandoa

Abakandoa Txistu y Tamboliñ | 2012-05-15 21:18

Abakandoa duzula gustuko diozu Abbak kantuan egiten duen bezala. Ba nik zu zaitut gustuko surtan erreta abakandoa baino goxoagoa zara.                                                           Lodinowsky


Eta goizero erretako zigarro guztien monoxidoa, nikotina eta alkaterna emazkidazu musuez.                                                             Lodinowsky


Diamantea

Diamantea Txistu y Tamboliñ | 2012-05-12 12:31

Hauskorra eta gogorra aldi berean. Diamantearen sentsibilitatea zenuela esaten zenidan. Berandu ohartu nintzen, ez nekien horrenbeste gustatzen zitzaizkizunik.                                                                           &...


Stendhal

Stendhal Txistu y Tamboliñ | 2012-05-07 19:41

Stendhalen sindromeak jota lelotuta geratzen zara arte lan miresgarri baten aurrean. Zor eta lor. Bigarren mailara jaistea egokituko balitzaio lez Athletici Medici.                                                      Lodinowsky


Jeinua

Jeinua Txistu y Tamboliñ | 2012-05-03 20:58

Jeinua kriseiluaren barruan bizi da. Jakintsu ugari dago kriseilutik kanpo bizi dena. Baina ez dira jeinuak fenomenoak akaso. Jeinu izateko genitalik gabe bizi behar duzu kriseiluaren barruan ilargia ikusi gabe.                                                                  &nb...


Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210