Baina kontuz

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2019-11-08 12:20

 

Ameriketako tribuek ez zuten inor baztangatik babesteko. Baina baztangak ez zuen errurik. Europako gizakiek eraman zuten itsasontzietan Atlantikoaren kostalde batetik bestera.

Afrikako beltzek ez zuten inor kateetatik babesteko. Baina kateek ez zuten errurik. Europako gizakiek eraman zituzten belaontzietan salgai bihurtuta.

Siouxek, navajoek eta apatxeek ez zuten inor zurien suzko armetatik babesteko. Baina suzko armek ez zuten errurik. Europako gizakiek eraman zituzten, Jainkoaren izenean bedeinkatuta baitzeuden.

Baina kontuz, Europako gizakiok: hitlerrak ereiten dituenak trumpak jasotzen ditu.

 

Vespa Velutina

 

 

 


Utzi iruzkina: