Poliglota
Autobusean gizonezko baten ondoan joatea egokitu zitzaidan. Oso lanpetua zirudien: bost telefono-dei egin zituen ordu erdian. Ez nuen berba erdirik aditu, ez baitakit ingelesez, eta are gutxiago frantsesez eta alemanez. Laugarren hizkuntza eslabiarra iruditu zitzaidan, eta azken deian erabili zuena japoniera izango zen, auskalo.
"Ze gizon ilustratua", pentsatu nuen, nire elebakartasunaz lotsatuta.
Eta, bat-batean, niri begiratu eta esaldi soil bat esan zidan, inozokeria handi bat.
Arnasa hartu nuen, pentsatuta ergelak, poliglatak badira, ergelak direla hizkuntza guztietan.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: