Ekilorea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-09-19 19:34
1

Ekilore hura aspertuta zegoen eguzkiari begiratzen. Entzuna zuen gauez, haiek lo zeuden bitartean, Ilargia izeneko argizagi batek zeharkatzen zuela zerua, eta erabaki zuen aurrerantzean hari begiratuko ziola.

Itzarrik eman zuen gau hura, baina Ilargia ikusi ez, ilberri baitzen.

-Gezurra da gauez Ilargia izeneko argizagiak zerua zeharkatzen duela -esan zien beste ekiloreei biharamunean.

Egun hartatik gehiago, belarrietara etortzen zitzaizkion esamesei entzungor egin zien. Eta beste ekiloreak konbentzitzeko, hauxe esaten zien:

-Sekula ez litzaiguke otuko pentsatzea lurra biribila dela, ezta? Bada, lurra laua dela bezain egia da gauez ez dagoela argizagirik zeruan.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: