Jaliscon topean
Atzo ospitalera Ertzaintzaren agente bi etorri ziren argiketa egitera. Dena jakin nahi zuten, zer egiten ari ginen, non jaso nituen ukabilkadak, zenbat... Kristoren galdeketa. Baina dena ez nien kontatu, orain kontatuko dizuedana zuei bakarrik kontatuko dizuet; beraz, epaileak galdetuta ere ukatu egingo dut egia izan denik.
Aita alabarekin Harleyan joan ostean eta lurretik haginak batzen nituen bitartean anbulantzia bat eskatu nuen mugikorretik. Hamar minuturen bueltan anbulantzia ziztrin bat azaldu zen aparkalekuan. Beharbada, telefonoz ibiltzeko gai nintzela adierazteagatik, gidaria, erizaina eta medikua gizaki bera ziren: 150 kiloko txarriporkia.
Pakeboteak zigarroa amatatu eta Harleyak baino zarata handiagoko puzker sorta bat bota zuen inguruko mendiei begira. Erraz etzan ninduen barruko ohetxoan eta ahoa, belarria eta begiak libre utzita, Ikeako kutxak enbalatzen diren moduan, momia itxura hartu nuen. Mina arintzeko, berriz, astapitoak txute bat sartu zidan karotidatik zuzenean.
Metallica-ko CDa jarri eta ospitalerako bidean jarri ginen. Tarteka, musikak aukera ematen zionean, berbetan hasten zen laguntzaile imaginario bat balerama bezala.
Honek, e,...hagin barrixek jarri arte eztok potxolinik jango.
Bua txabal! Eskerrak ospitalien iturgin onak dauzela...
A, hori bai! Ondarruko sare guztien kordela beharko dabe hori josteko.
Ostia! Gaur Lupitaren urtebetetzea. Jaliscora juenbijuau!
Bai, asmatu duzue! Txarriporkia anbulantziarekin putetxera joan zen, eta ni ere hara eraman ninduen ospitalera joan aurretik. Sedazioaren eraginez lo egon nintzen une batez, baina itzartutakoan berehala konturatu nintzen amarruaz, traumatologiako gelek ez baitute ispilurik sabaian. Gela handia zen, ohea 1,90koa, alboetara armairu ispiludunak, bideta eta dutxa txiki bat, horman Mexikoko txapelak tamaina guztikoak, eta argi gorri baten azpian Hugo Sanchez futbol jokalari ohiaren argazkia sinatuta: Jalisco no te rajes! Argazkiaren azpian anbulantziako txoferra zegoen, galtzontzilo hutsean, koronita bat eskuan. Eta han nengoen ni ohean etzanda, eskuetako bilurrez lotuta, gelaren erdi-erdian mugitu ezinik.
Orduan 30 urte inguruko emakume bat sartu zen, beltzarana, itzela, dena tamaina handikoa, XXLkoa alegia, hankak, besoak, titiak, ipurdia eta nigana hurbildu eta gona azpitik alua erakutsi zidanean, irentsiko ninduen arrosa koloreko zuloa iruditu zitzaidan. Atzamar bi txupatu eta gero aluko ezpainei eragiten hasi zen nire aurpegitik hamar zentimetrora edo. Gora, behera eta barrura, gora, behera eta barrura, gero eta azkarrago, gero eta lizunago. Dardaren artean, Korrika badator! Eta Badator Korrika! Plazer oihuez lagundurik errekatxo horixka bat atera zitzaion kobazuloaren barrutik. Atzamarrekin batu eta sudurretik pasatu ondoren belarrietako gingiletan igurtzi zidan. Chanel 5a baino usain sarkorragoa du perfume honek, eztia baino goxoagoa da jaki hau, ea ahoa konpontzen dizutenean dastatzera zatozen, hemen izango nauzu zure zain.
Segundo gutxira, beste emakume bat sartu zen goitik behera gorriz jantzita. Bularretako gorriak erantzi zituen aurreneko, jarraian kulero gorriak astiro-astiro, belus fin eta lurrintsuz inguraturiko arrakala nire ahotik oso gertu utzi arte. Honek ere atzamarrak txupatu eta ezpain beltzak baztertu ondoren barruraino sartu zituen aluari modu arraroan eraginez, zerbaiten bila balebil moduan. Orduan atzamarrak hileko odolez blai atera zituen. Ai, ene laztana! Ezpain urratu horiek merkromina pixka bat behar dute. Musturra erretzen eta zakila berotzen sentitu nituen aldi berean. Konturatu orduko jarrita zegoen nire gainean, esku batekin barrabilei helduta hazia ponpatzeari ekin zion, uste dut litroka sartu nizkiola. Alua ahora hurbildu zidan berriro eta eskuekin ahoa zabalarazi zidan itotzen ari den arraina banintz bezala. Athletic zalea izango haiz ezta, potxolo?
Tantarik utzi gabe irentsi nuen ore zuri-gorria, marrubi mermelada Arrazolako esnegainarekin, Mari jainkosaren errezeta.
Baina oraindik beste plater bat falta zitzaidan, Mitxelin gidakoa. Metro eta laurogeiko mulata ikaragarria batek sukaldari famatuek amesten duten postre perfektua zekarren. Zetazko kulero zuriekin laztandu zidan zakila leunki gogor-gogor utzi arte. Gero, Jaliscon ohikoa ematen zuena, atzamarrak txupatu zituen eta ipurditik sartu, biraka, petrolioa aurkitu nahian edo. Ondoren ahoan sartu zizkidan. Betadinea, pentsatuko duzue, baina ez, Brasilgo kakaorik goxoenaren zaporea zeukan elixirra zen hura, kainaberen azukrea eta ron añejoaren antzekoa. Orduan beste atzamar bi txupatu zituen. Honi kortozirkuitoa deitzen diogu hemen. Nire korrontea zure ahotik sartzen da, gero zure zakiletik nire alura itzuli eta azkenik... (esaldia bukatu orduko uzkitik sartu zizkidan atzamarrak) zugana bueltatzen da berriro. Ez dut exageratuko hazi tanta batzuk sabaiko ispilutik zintzilikatu zirela badiotsuet.
Hala ere bortitzena etortzeko zegoen, pentsatzen dudan bakoitzean buruko biloa latzarazten zait oraindik. Datorrela erizaina! entzun nuen, zeren ikusi.. begiek, handitu ahala, irudi lausoak ematen zizkidaten bakarrik. Baina zuriz jantzita zetorren neskatila adoleszentearen aurpegia ezaguna egiten zitzaidan, buruko bendajea kendu zidan eta zakilari lotu estu-estu, pitilinaren puntak Sevillatik ikus zitekeen semaforo gorria zirudien edo sua hartzera doan pospolo punta, nahi duzuen bezala.
Zure aurpegia ikusita ezin dugu 69rik egin, esan zidan, baina semaforoa itzali baino lehen bilurra askatu eta atzamar bi txupatuko dizkizut alutik sar diezazkidazun. Eta zinez diotsuet alu hura ez zela alua labea baino. Une batez atzamarrak urtuko zitzaizkidala pentsatu nuen, lehertzear zegoen zakila ahazterainoko gozamenez. Eta bat-batean apokalipsia, zakiletik azken tantak ateratzen zizkidan bitartean haren labatik txizotada amaigabe bat irten zen irakiten, geiserrek egiten duten bezala, zuzen-zuzen aurpegira. Uste dut nire orroak Hugo Sanchezen koadroko kristala urratu zuela. Desinfektatuta gera bedi aurpegi hau! Eta erizainak, kapela kentzen zuen bitartean, Topeko neskaren irudia argi eta garbi ikusteko aukera eman zidan konortea erabat galdu aurretik.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: