Belaontzi beltza
Egun batzuetan
iluntzean
belaontzi beltz bat
ateratzen da kaitik.
Neska batek begiratzen dio
errezelen atzetik
agur esan gabe.
Beti dago taupada kraskatu bat
bihotzaren erdia ontzian
beste erdia kaian amarraturik.
Haizea kolpeka dabil leihoan
oihalei puzka
hodeiei bultzaka.
Neskaren gogoan
belaontzia beti doa
naufragiorantz.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: