Denbora kontua da

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-08-29 10:44

Maitasuna eta pozoia gauza bera dira:

denbora kontua da.

Odola bezala.

Odol bera da

bihotzetik ateratzen

eta bueltatzen dena.

Denbora kontua da

garbia zena lohi bihurtzea.

Nola hiltzen da

maite duzun pertsona?

Esku itxietan gordetako gorrotoa

ote da erruduna?

Bizitza itxi gabeko

zaurien bilduma da,

erremediorik gabe hazten den hustasuna,

basamortuko eguzkia begietan,

garrak eta negarrak,

eta nahikoa da segundo bat

maite duzun pertsona hiltzeko.

Denbora kontua da dena:

basamortuko gauak bezain urrun

gera daiteke maitasunik sustraidunena.

Zure odol garbia

nire odolaz zikindu dut,

eta orain

denbora kontua da

bainuontzi beteko ura gorritzea.

Bizitzaren pozoia edango dut

ur horretan murgildu ahala,

eta esku itxietako gorrotoa

zabalduko dut

azkenean,

eta aske izango naiz.

 

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: