Hemen dago

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-12-23 20:31

Zergatik utzi dio txakurrak zaunka egiteari? Zerk zabaldu du gauaren erdian etxeko atea? Zer dira urrats horiek sarreran, urrats horiek eskaileretan gora? Zerk ireki du logelako atea? Zer dira urrats horiek, astiro zure oherantz hurbiltzen ari diren urrats horiek? Zer da arnasa hori, zurearen ondoan sentitzen duzun arnasa hori?

Itzartu nahi izan duzu, amesgaiztotik ihes egiteko, baina ezin duzu: itzarrik zaude, izaren azpian ezkutatuta, eta arnasa hori zurearen ondoan sentitzen duzu. Hemen dago.

                                                             Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: