Gaur larunbata da (“El 401”, #ichulcháile_automáticoa-ren arabera). Esnatu naizenean, hortxe zegoen oraindik Dinosaurioaren ipuina. Seguruenik, gure artean esnatuzeneanlaririk arituena @jozulin dugu (http://blogak.com/jozulin): bitez behatz-punttetatik sortu zaizkidan txioipuin edota mikroipuin hauek garai batean Morenito de Zamakoa esaten ziotenari egindako omenaldi xumea. ♣ ♣ ♣     Esnatu naizenean, Dinosaurioaren ipuina hortxe zegoen oraindik. ♣ ♣ ♣ Esnatu zenean, dinosaurioa ez zen inon ageri. –Dino... Dino....


  Pentsa zure hizkuntzan argitaratzen den egunkari nazional bakarrean, miresten duzun marrazkilari/pilosopoak zinta eder bat egiten duela zeure testu bat oinarri hartuta. Zer sentituko zenuke? Nik, ohorea. Eta esker ona.  


Mikroipuinak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-05-03 19:25

  Mikroipuinik ezagunena akaso Augusto Monterrosoren dinosauroarena izango da, baina tristeena Hemingwayren hau, seguraski. Biak ala biak jenialak. Twitterrek ez ditu asmatu, jakina, baina bertan, labur beharrez, sano hedatu dira, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste. Nik oso gustura irakurtzen ditut Ilaski Serrano aka @MeriLing1-enak, adibidez. Hona bi: bat eta bi.    Neuk ere -ezagutzen nauzue- tentazioari ezin eutsi eta egin izan ditut saiakera batzuk, gehien bat Monterrosorenaren aldaerak. Hemen bildu ditut, Twitterren aldiberekotasunaren zurrunbiloan galdu ez daite...


Komuneko azuleju batzuk jausten hasi dira, hain zuzen ere lore batzuk margotuta dituztenak. Suetera joan naiz. —Aita, komunean ez ipini azuleju loredunak, ze loreak zimeldu eta azulejuak jausten dira. Bernardo Kapanaga


“Etorkizun perfektua eraikitzera noa”, esaten zuen osaba Manolok kaka egitera zihoan guztietan. Behin, taberna batean geundela, komunera joateko beharra etorri zitzaion, eta, tamalez, alboan zegoen funtzionario batek esaldia entzun zion. Autoritateek, ekintza subertsiboa zelakoan, kaka egitea debekatu zioten. Bernardo Kapanaga


Hemen dago

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-12-23 20:31

Zergatik utzi dio txakurrak zaunka egiteari? Zerk zabaldu du gauaren erdian etxeko atea? Zer dira urrats horiek sarreran, urrats horiek eskaileretan gora? Zerk ireki du logelako atea? Zer dira urrats horiek, astiro zure oherantz hurbiltzen ari diren urrats horiek? Zer da arnasa hori, zurearen ondoan sentitzen duzun arnasa hori? Itzartu nahi izan duzu, amesgaiztotik ihes egiteko, baina ezin duzu: itzarrik zaude, izaren azpian ezkutatuta, eta arnasa hori zurearen ondoan sentitzen duzu. Hemen dago.                 ...


Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu.  Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak. Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean). Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehene...


Azken iruzkinak