Kapittanttanen Salakota

Fedebakoen Zokoa

RESIGNACIÓN, RESIGNARSE: un interesante concepto, que proviene de la costumbre cristiana de hacer el signo o señal de la santa cruz repetidas veces, tanto en su versión única (sobre la cara, varias veces), como en su versión tríptica (frente, cara, pecho, en ese orden), cuando una –así llamada– desgracia acontece o acaece.   Tal costumbre suele venir acompañada de diversas exclamaciones, del estilo de "¡Ay, por Dios!" o "¡Dios mío!" (y similares): la combinación del acto de resignarse con la c...


  (Mitxel Usar lagunaren testu hau dakart hona gaurkoan) "Martxoko Iraultza": ze iraultza klase da hori, datak jartzen dituena, Denboran sinesten duena, Jaun-Goikoek zenba(ki)tu ezin den jendea kontrolatzeko erabiltzen dituzten armak bereganatu eta erabiltzen dituena?      Susmoa dut ez ote den bihurtu "iraultza" pijoen matxinada-ordekoa. Irudi-indarraren aldetik begiratuta ere, alde ederra dago bien artean: ni bezalakoentzat –eta hemen enelako aunitz zaute–, iraultzea belarra goora ta behera aidean boteaz lehortzen edo ihartzen jartzeko bidea da: barrutietan...


  Goizian argia hastian esnai, lemiziko autoen burrunba txorien txioekin nahasten zela, Tuitlantidan barrena abiatu naiz bestelako txioen xerka, eta –hara non!– beleren baten karranka balitz bezala txio honek belztu egin dit gogoa eta goibeldu bihotza: “Por primera vez en 22 años una mujer pilotará en un GP de la Fórmula 1”, azpian emakumezko irribarre-behartudun baten erretratoa dakarrela. Hementxe ikus dezakezue:   https://twitter.com/ActualidadRT/status/483410879418208256   Tristura-punttua pixka bat uxatzeko-edo, tristurak bera...


Gaur larunbata da (“El 401”, #ichulcháile_automáticoa-ren arabera). Esnatu naizenean, hortxe zegoen oraindik Dinosaurioaren ipuina. Seguruenik, gure artean esnatuzeneanlaririk arituena @jozulin dugu (http://blogak.com/jozulin): bitez behatz-punttetatik sortu zaizkidan txioipuin edota mikroipuin hauek garai batean Morenito de Zamakoa esaten ziotenari egindako omenaldi xumea. ♣ ♣ ♣     Esnatu naizenean, Dinosaurioaren ipuina hortxe zegoen oraindik. ♣ ♣ ♣ Esnatu zenean, dinosaurioa ez zen inon ageri. –Dino... Dino....


  Goizean goiz esnatu naizela, berehala sumatu dut batere ezarrunta ez den gure euskal lur hauetako ezaugarria: ikaragarrizko hezetasuna, berealdiko umedadea.   Baten batek pentsa lezake esajeraziotan nabilela, ez dela hainbesterako izango, ludi borobil honetako beste bazter ugaritan ere hezetasun izugarrizkoa jasan beharko dutela, ez garela –horretan ere ez– hain espezialak.   Gogoan dut, ordean, iazko uztailaren 24ean egunkarietan ematen zuten berria: hemengo umedade-maila Amazonasekoa baino haundiagoa zen, hau da, umedaderik haundiena omen duen bazterrekoa ba...


आनन्दānanda'zorion(a)', 'alaitasun(a)', 'gozaldi(a)'Euskarazko poz-adierazpenetik: "Han, han da!". Azalpena:Hemendik hara entzundako paradisuaren bila joandako euskaldunek, gaur egun 'India' izenez ezagutzen dugunera iritsi zirenean, hango baso opariak, lur emankorrak, ibai gardenak hurbiltzen ikusiz, hau da, hango lurraldea bertaratzen ari zitzaiela konturatuz, horixe oguzi zuten pozez gainezka: "Han, han da!"_______भारतbhārat"India""La India"Euskarazko "Baa... harat!" esaldi erabakiorretik.Azalpena:Berriz ere, आनन्द ānanda-ren kasuan bezalaxe, hemendik hara entzundako paradisuaren bila joan...


कुलुङ्गkuluṅga "antilope" / "antílope" / "антилопа"Euskarazko 'kulunka'-tik.Azalpena:Ez omen diote sustrai indoeuroparrik aurkitzen sanskritozko hitz horri, eta ez da batere harritzekoa, euskarazko 'kulunka'-tik baitator argi ta garbi.Gaur egun 'antilope' erabili beharra daukagu euskaraz, 'orein', 'basahuntz' edota 'orkatz' ez baitira hain zehatzak, ez baitute xehe-mehe adierazten zein klasetako zerbidoz edo antilopidoz ari garen.Garai haietan harat (Ba-harat, Bharat, India) joandako gure arbaso haiek zelai eta baso haietara iritsi bezain pronto antilopeak ikusi zituzten, eta halaxe oguzi zu...


शान्ति  śānti'bake', 'lasaitasun' Etim.: Euskarazko 'Xanti' izen propiotik.Azalpena:Gaur egun India, La India, Bharat... izenez ezaguna den lurraldeetara iritsitako gure antzina-antzinako arbasoen arteko batek, hango bake ta lasaitasunak liluratuta, behin ta berriz zioen: "Hau bakea! Hau lasaitasuna": Xanti zuen izena, ta halaxe geratu zen sanskritoz (ta gero hindiz eta bangleraz eta besteetan ere bai) hitz komuna bezala, bakea ta lasaitasuna adierazteko.Azaldutako mekanismoak (izen propioa izen komun bihurtzeareanak) tradizio luzea du euskaraz: 'erraldoi', adibidez, Xarlemañek edo Caro...


   Atzoko partidaren emaitza gozoaren erresaka begizuloetan nabarmen duela, hementxe dugu gurekin denon ahotan dabilen Endika Lastegi jokalaria, azken aldiotako errebelazioa. Ez zen izan atzokoa errez ahazten diren horietakoa, ikus-entzule guztiak (bai jostazelaian, bai etxetikan ari zirenak) etengabe erne eta aiduru mantentzen dituenetakoa baizik. Bereziki eman behar dizkiogu eskerrak Lastegiri gure galderei erantzutea onartzeagatik, ia atseden hartzeko betarik ez baitu izan, bihar bertantxe errepidea lagun izango baitu berriro, hurrengo partida jokatzeko abiatua.   &nbs...


   Lastime, "Euzkadi/Euskadi"-z mintzatzen da Anjel Lertxundi, bestela bezala "euskaldunon aberria" erabiliz, horrela aski txertatua dagoen fededunen idea bermatuz...    Euzkadi/Euskadi (berriz esan beharko): vasco-en patria, edo "euzkotarren aberria" (horretarako asmatu zituen S. Aranak "euzko(tar)" eta "aberri", hain zuzen ere). Eta ongi dakigu "euskara(z)" jakitearen kontua bigarren edo hirugarren mailakoa zela –eta dela– patriota edo abertzaleentzat –"abertzale" diren aldetik, esan nahi dut: beste kontu bat da "abertzale"-z gain euskaltzale diren, edo ez diren. ...