Zoriontxarrez, nerekin afaltzen ari diren lagunak ez dira euskaldunak edo, euskaraz –gutxi-asko– jakin arren, ez dute ingurua euskaraz sentitzen. Ni, Usategin ari naiz afaltzen, usategin afaltzeak sorrarazten dizkidan irudiak gogoan dantzan ditudala. Nere lagunak, berriz, afaltzen ari dira “en el Usategui”. (Egia da idatziz diferenteak izan daitezkeela ‘Usategi-n’ eta ‘usategian’. Nik ez dut, ordean, idatziz pentsatzen: eta biak dira ‘usategin’ neretzat.)
Mundu luze-zabalean zeharko ene bidajeetan, orain hurrengoan Mitxel Usarrekin egokitu nintzen Titikaka lakuko harrikoxkor-hondartza batean. Aspaldikoka aritu ta ‘Titikaka’ izenaren balizko euskaltasunaz jardun ondoan –‘Ttittikaka’ ahoskatzea ateratzen zitzaigun bioi, gure euskalkiak direla-eta, akaso– bakoitzak martxan zituen izkribuei buruz mintzatzera pasatu ginen. –Ba Bengala aldean ibili nauk –esan zidan–, liburu-azokatxoetan eta liburutegiz liburutegi (badakik Bengala osoa –eta are India osoa ere– liburu-postutxoz betea dagoela, zenbat ere ttiki b...
Idazlea, ezin eramanez orrialde txuriaren presioa, bere burua goi-habearen bueltan lotutako soka batetik zintzilikatuz hil zen u urtean, hatxe hilean, a astean, e egunean, o orduan… a, ez!: o orainggffff! El escritor, no pudiendo soportar la presión de la página en blanco, murió colgándose a sí mismo de una cuerda atada alrededor del travesaño, en el año a, en el mes eme, en el día de, a la hora hache, en el segundo ese… ¡ah, no!: ¡en ésteggffff!
–Hik ez dun ba “Tuitlantida” izan zenik sinetsiko! –Hor zeudek frogak, edo arrastoak. Hori ezin ukatu. –Ze froga ta froga-ondoko, ordea! Pentsa ezan pixka batean, kontu guzia absurdoa dun: goizetik lotarainoko arte guzia ñir-ñir ari den pantalla baten aurrean jarriak, elkarri esaldi injeniosoak tekleatuz, edo pantallan bertan irakurritakoaren berri emanez batak besteari… bai ta zera ere! –Klaro, hik mutturren aurrean ikusten ez baduk… baina birtuala zuan dena, hodei batean bezala idatzia. ...
ZER EDO ZER !!! –oihu egin zion Xexpirrek kamareroari jendez gainezka zegoen tabernan atetik sartu orduko.
Txiripitiflautikoegi nenbilen, munduia salakotzat hartuaz, borontea tixert marradunaren antza kezkantea hartuz zihoala nabaritu nuenean. Lokomotororekin hitzordua egin nuen, parte zaharreko kafeteria batean. –Nik sakarina, mesedez –esan zion Lokomotorok nota hartzera etorri zitzaigun neskatxari–. Ai, amigüito –bota zidan–, edadeak ez dik barkatzen! –Zer duk hik, ordea, zorretan edadearekin? –Adina, badakik –segitu zuen ezentzunarena eginez–, urteen jin-joana, maldan beherako eroraldia, o tempora o mores! Txiripitiflautikotasuna ia erabat g...
Salakota darabilt tintontzi, materia grixa dut tinta.