Tuitlantida

kapittanttan 1456150199632 Kapittanttanen Salakota | 2012-03-03 11:31


   –Hik ez dun ba “Tuitlantida” izan zenik sinetsiko!

 

   –Hor zeudek frogak, edo arrastoak. Hori ezin ukatu.

 

   –Ze froga ta froga-ondoko, ordea! Pentsa ezan pixka batean, kontu guzia absurdoa dun: goizetik lotarainoko arte guzia ñir-ñir ari den pantalla baten aurrean jarriak, elkarri esaldi injeniosoak tekleatuz, edo pantallan bertan irakurritakoaren berri emanez batak besteari… bai ta zera ere!

 

   –Klaro, hik mutturren aurrean ikusten ez baduk… baina birtuala zuan dena, hodei batean bezala idatzia.

 

   –Bueno, bueno, bueno! CXIII. mendean holakorik sinestea ere…!!!

 

 


Utzi iruzkina: