Zoriontxarrez, nerekin afaltzen ari diren lagunak ez dira euskaldunak edo, euskaraz –gutxi-asko– jakin arren, ez dute ingurua euskaraz sentitzen.      Ni, Usategin ari naiz afaltzen, usategin afaltzeak sorrarazten dizkidan irudiak gogoan dantzan ditudala. Nere lagunak, berriz, afaltzen ari dira “en el Usategui”.      (Egia da idatziz diferenteak izan daitezkeela ‘Usategi-n’ eta ‘usategian’. Nik ez dut, ordean, idatziz pentsatzen: eta biak dira ‘usategin’ neretzat.)    


Idazlea, ezin eramanez orrialde txuriaren presioa, bere burua goi-habearen bueltan lotutako soka batetik zintzilikatuz hil zen u urtean, hatxe hilean, a astean, e egunean, o orduan… a, ez!: o orainggffff!   El escritor, no pudiendo soportar la presión de la página en blanco, murió colgándose a sí mismo de una cuerda atada alrededor del travesaño, en el año a, en el mes eme, en el día de, a la hora hache, en el segundo ese… ¡ah, no!: ¡en ésteggffff!        


   –Hik ez dun ba “Tuitlantida” izan zenik sinetsiko!      –Hor zeudek frogak, edo arrastoak. Hori ezin ukatu.      –Ze froga ta froga-ondoko, ordea! Pentsa ezan pixka batean, kontu guzia absurdoa dun: goizetik lotarainoko arte guzia ñir-ñir ari den pantalla baten aurrean jarriak, elkarri esaldi injeniosoak tekleatuz, edo pantallan bertan irakurritakoaren berri emanez batak besteari… bai ta zera ere!      –Klaro, hik mutturren aurrean ikusten ez baduk… baina birtuala zuan dena, hodei batean bezala idatzia.      ...


ZER EDO ZER !!! –oihu egin zion Xexpirrek kamareroari jendez gainezka zegoen tabernan atetik sartu orduko.


Azken iruzkinak