Kategoria: euskararen_misteriyua
Goizean goiz esnatu naizela, berehala sumatu dut batere ezarrunta ez den gure euskal lur hauetako ezaugarria: ikaragarrizko hezetasuna, berealdiko umedadea. Baten batek pentsa lezake esajeraziotan nabilela, ez dela hainbesterako izango, ludi borobil honetako beste bazter ugaritan ere hezetasun izugarrizkoa jasan beharko dutela, ez garela –horretan ere ez– hain espezialak. Gogoan dut, ordean, iazko uztailaren 24ean egunkarietan ematen zuten berria: hemengo umedade-maila Amazonasekoa baino haundiagoa zen, hau da, umedaderik haundiena omen duen bazterrekoa ba...