Xangri La (1)

kapittanttan 1456150199632 Kapittanttanen Salakota | 2012-02-26 20:27


 

 

Txiripitiflautikoegi nenbilen, munduia salakotzat hartuaz, borontea tixert marradunaren antza kezkantea hartuz zihoala nabaritu nuenean. Lokomotororekin hitzordua egin nuen, parte zaharreko kafeteria batean.

 

–Nik sakarina, mesedez –esan zion Lokomotorok nota hartzera etorri zitzaigun neskatxari–. Ai, amigüito –bota zidan–, edadeak ez dik barkatzen!

 

–Zer duk hik, ordea, zorretan edadearekin?

 

–Adina, badakik –segitu zuen ezentzunarena eginez–, urteen jin-joana, maldan beherako eroraldia, o tempora o mores!

 

Txiripitiflautikotasuna ia erabat galdua zuela konturatu nintzen, eta ezpainetako irrifarre zozoak areagotu egiten zidan sentsazio hori –irrifarreak, eta nola begiratzen zien nota hartu zigun neskatxaren titi biribilei, begizuloetatik lerdea balerio bezala–. Hitz eta pitz aritu ginen rato bat, gogorik gabe ni, poz-pozik bera –¡Que se me mueven los mofleeetes! aldarrikatuz tarteka–, eta despeditu ginenean “Egon behar gaituk beste batean!” esan zidan bizkarrean kolpetxoka ari zitzaidala, eta nik, atzera, konpromisozko “Egongo gaituk, bai” erantzun nion.


                       

 


Utzi iruzkina: