आनन्दānanda'zorion(a)', 'alaitasun(a)', 'gozaldi(a)'Euskarazko poz-adierazpenetik: "Han, han da!". Azalpena:Hemendik hara entzundako paradisuaren bila joandako euskaldunek, gaur egun 'India' izenez ezagutzen dugunera iritsi zirenean, hango baso opariak, lur emankorrak, ibai gardenak hurbiltzen ikusiz, hau da, hango lurraldea bertaratzen ari zitzaiela konturatuz, horixe oguzi zuten pozez gainezka: "Han, han da!"_______भारतbhārat"India""La India"Euskarazko "Baa... harat!" esaldi erabakiorretik.Azalpena:Berriz ere, आनन्द ānanda-ren kasuan bezalaxe, hemendik hara entzundako paradisuaren bila joan...


कुलुङ्गkuluṅga "antilope" / "antílope" / "антилопа"Euskarazko 'kulunka'-tik.Azalpena:Ez omen diote sustrai indoeuroparrik aurkitzen sanskritozko hitz horri, eta ez da batere harritzekoa, euskarazko 'kulunka'-tik baitator argi ta garbi.Gaur egun 'antilope' erabili beharra daukagu euskaraz, 'orein', 'basahuntz' edota 'orkatz' ez baitira hain zehatzak, ez baitute xehe-mehe adierazten zein klasetako zerbidoz edo antilopidoz ari garen.Garai haietan harat (Ba-harat, Bharat, India) joandako gure arbaso haiek zelai eta baso haietara iritsi bezain pronto antilopeak ikusi zituzten, eta halaxe oguzi zu...


शान्ति  śānti'bake', 'lasaitasun' Etim.: Euskarazko 'Xanti' izen propiotik.Azalpena:Gaur egun India, La India, Bharat... izenez ezaguna den lurraldeetara iritsitako gure antzina-antzinako arbasoen arteko batek, hango bake ta lasaitasunak liluratuta, behin ta berriz zioen: "Hau bakea! Hau lasaitasuna": Xanti zuen izena, ta halaxe geratu zen sanskritoz (ta gero hindiz eta bangleraz eta besteetan ere bai) hitz komuna bezala, bakea ta lasaitasuna adierazteko.Azaldutako mekanismoak (izen propioa izen komun bihurtzeareanak) tradizio luzea du euskaraz: 'erraldoi', adibidez, Xarlemañek edo Caro...


Azken iruzkinak