Fantasiazko Etimologiak (2): कुलुङ्ग kuluṅga.
कुलुङ्ग
kuluṅga
"antilope" / "antílope" / "антилопа"
Euskarazko 'kulunka'-tik.
Azalpena:
Ez omen diote sustrai indoeuroparrik aurkitzen sanskritozko hitz horri, eta ez da batere harritzekoa, euskarazko 'kulunka'-tik baitator argi ta garbi.
Gaur egun 'antilope' erabili beharra daukagu euskaraz, 'orein', 'basahuntz' edota 'orkatz' ez baitira hain zehatzak, ez baitute xehe-mehe adierazten zein klasetako zerbidoz edo antilopidoz ari garen.
Garai haietan harat (Ba-harat, Bharat, India) joandako gure arbaso haiek zelai eta baso haietara iritsi bezain pronto antilopeak ikusi zituzten, eta halaxe oguzi zuten liluraturik: "Hori kulunga, hi!", dozenaka antilope edo kulunga ekhi-errainuekiko jolasean kulunkatuz kontenplatzeak berealdikoa behar baitzuen.
Nabari denez, antzinako fonetismoa gordetzen zuten: 'kulun-ga', "n+k=ng" dioen arauari estuki eutsiz.
Berreskura dezagun KULUNGA, gure hitz zaharra, "antilope" berriaren ordez erabiliz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: