(Mitxel Usar lagunaren testu hau dakart hona gaurkoan) "Martxoko Iraultza": ze iraultza klase da hori, datak jartzen dituena, Denboran sinesten duena, Jaun-Goikoek zenba(ki)tu ezin den jendea kontrolatzeko erabiltzen dituzten armak bereganatu eta erabiltzen dituena?      Susmoa dut ez ote den bihurtu "iraultza" pijoen matxinada-ordekoa. Irudi-indarraren aldetik begiratuta ere, alde ederra dago bien artean: ni bezalakoentzat –eta hemen enelako aunitz zaute–, iraultzea belarra goora ta behera aidean boteaz lehortzen edo ihartzen jartzeko bidea da: barrutietan...


Iruñeko Olentzeroaren lagunak elkarteak antolaturik, larunbat honetan, abenduak 17, kantaldia eta dantzaldia izanen da.Arratsaldeko 18.30etatik aintzina eta San Frantzisko plazan. Dantzaldia eta kantaldia burutzen den bitartean ardoa, sagardoa eta txistorra banatuko dute parte hartzen dutenen artean. Txikientzako berriz txokolatea izanen da.Iruñeko euskal giroan murgiltzeko baduzue beste aukera bat, larunbat honetan. ANIMATU ZAITEZTE ETA ETORRI!!!!!


Azken iruzkinak