ESNATU ZENEAN –HOMAGE TO @jozulin.

kapittanttan 1456150199632 Kapittanttanen Salakota | 2014-06-28 07:53

Gaur larunbata da (“El 401”, #ichulcháile_automáticoa-ren arabera). Esnatu naizenean, hortxe zegoen oraindik Dinosaurioaren ipuina. Seguruenik, gure artean esnatuzeneanlaririk arituena @jozulin dugu (http://blogak.com/jozulin): bitez behatz-punttetatik sortu zaizkidan txioipuin edota mikroipuin hauek garai batean Morenito de Zamakoa esaten ziotenari egindako omenaldi xumea.

♣ ♣ ♣

 


 

Esnatu naizenean, Dinosaurioaren ipuina hortxe zegoen oraindik.

♣ ♣ ♣

Esnatu zenean, dinosaurioa ez zen inon ageri.

–Dino... Dino...? –entzuten zitzaion galdezka, malkoak zerizkiola.

♣ ♣ ♣

Esnatu zenean, Herensugea han zegoen oraindik.

–Uste diat ipuinak nahastu dituala –esan zion.

♣ ♣ ♣

Esnatu zenean, Elefanteak han zirauen.

–Ez!!! Ez, Juankar!!! Neri ez!!! –esan zuen.

♣ ♣ ♣

Ez zen esnatzen. Dinosaurioak BBBa (RCPa) egin zion. Ez zen esnatu.

–Bukatu ote da ipuina betiko?–esan zuen.


Utzi iruzkina: