Litterattura (1): adierazkortasuna –euskal porno–.

kapittanttan 1456150199632 Kapittanttanen Salakota | 2012-03-10 12:23


   Lastime, "Euzkadi/Euskadi"-z mintzatzen da Anjel Lertxundi, bestela bezala "euskaldunon aberria" erabiliz, horrela aski txertatua dagoen fededunen idea bermatuz...


   Euzkadi/Euskadi (berriz esan beharko): vasco-en patria, edo "euzkotarren aberria" (horretarako asmatu zituen S. Aranak "euzko(tar)" eta "aberri", hain zuzen ere). Eta ongi dakigu "euskara(z)" jakitearen kontua bigarren edo hirugarren mailakoa zela –eta dela– patriota edo abertzaleentzat –"abertzale" diren aldetik, esan nahi dut: beste kontu bat da "abertzale"-z gain euskaltzale diren, edo ez diren.


   Gainerakoan, ederra artikuloa. Txirrindularitza, San Mamés berria... gure patriketatik ordaintzen ari gara. Hobeki erabiliak egongo lirateke dirutza horiek euskal porno on bat egiteko emango balira –ez zabor-pornoa ("zabornoa", esan genezake)–: jendeak ikas lezake zein espresibo ta adierazkor izan daitekeen gure hizkuntza hau, txirrindularitzako "aupa!"-z haruntzago edo fuckboleko "arbitro, kabroi!"-z haratago.


   Tentsioak eta "agresibitatea" kanalizatzeko balio omen du fuckbolak –halaxe errepetitu zidan aurreko batean estudiante tunante batek–: bueno ba, nere proposamenak horiek kanalizatu ez ezik –txiste erreza zuei uzten dizuet– maitasuna ta nazioarteko harremanak ere bultzatzen ditu. Eta oso didaktikoa izango litzateke, gaineraz.


(Anjel Lertxundiren "Euskadi" artikuloa, hemen: http://bit.ly/wdzQ3O)





Utzi iruzkina: