"Martxoko Iraultza": ze iraultza klase da hori, datak jartzen dituena, Denboran sinesten duena, Jaun-Goikoek zenba(ki)tu ezin den jendea kontrolatzeko erabiltzen dituzten armak bereganatu eta erabiltzen dituena?      Susmoa dut ez ote den bihurtu "iraultza" pijoen matxinada-ordekoa. Irudi-indarraren aldetik begiratuta ere, alde ederra dago bien artean: ni bezalakoentzat –eta hemen enelako aunitz zaute–, iraultzea belarra goora ta behera aidean boteaz lehortzen edo ihartzen jartzeko bidea da: barrutietan sailka jarriak daude belarrak, eta, behin alde bat ihartuz...


KRISIA

mitxelusar 1456151644999 Mitxel Usarren Pitziniak | 2012-03-24 11:17

   "Krisi" hitzari beldur diogu: Don Bildur txertatzen digute Jaun-Goikoek.      "Ebaki(a)" esan nahi du grezieraz –greziera(z)ko hitza da–, besterik ez. Batek egiten ditu bere burutazioak imajinaziozko Denbora-Lerroan, eta, bat-batean, HEMENTXE dagoenak –ORAINTXE, beraz– ebaki egiten du gezurrezko Lerro hori, ilusioak deuseztuz (zorionez). Bat bere ebakiak eta erabakiak hartzen zituelako ustean galduta zebilen, eta den-denak (egiatan den-ak) erabakitzen duela nabarmen azaltzen da.      Aurrean duzunarekin tratutan hasi behar: hori...


   Lastime, "Euzkadi/Euskadi"-z mintzatzen da Anjel Lertxundi, bestela bezala "euskaldunon aberria" erabiliz, horrela aski txertatua dagoen fededunen idea bermatuz...    Euzkadi/Euskadi (berriz esan beharko): vasco-en patria, edo "euzkotarren aberria" (horretarako asmatu zituen S. Aranak "euzko(tar)" eta "aberri", hain zuzen ere). Eta ongi dakigu "euskara(z)" jakitearen kontua bigarren edo hirugarren mailakoa zela –eta dela– patriota edo abertzaleentzat –"abertzale" diren aldetik, esan nahi dut: beste kontu bat da "abertzale"-z gain euskaltzale diren, edo ez diren. ...


Azken iruzkinak