Mitxel Usarren Pitziniak

   "Martxoko Iraultza": ze iraultza klase da hori, datak jartzen dituena, Denboran sinesten duena, Jaun-Goikoek zenba(ki)tu ezin den jendea kontrolatzeko erabiltzen dituzten armak bereganatu eta erabiltzen dituena?      Susmoa dut ez ote den bihurtu "iraultza" pijoen matxinada-ordekoa. Irudi-indarraren aldetik begiratuta ere, alde ederra dago bien artean: ni bezalakoentzat –eta hemen enelako aunitz zaute–, iraultzea belarra goora ta behera aidean boteaz lehortzen edo ihartzen jartzeko bidea da: barrutietan sailka jarriak daude belarrak, eta, behin alde bat ihartuz...


KRISIA

mitxelusar 1456151644999 Mitxel Usarren Pitziniak | 2012-03-24 11:17

   "Krisi" hitzari beldur diogu: Don Bildur txertatzen digute Jaun-Goikoek.      "Ebaki(a)" esan nahi du grezieraz –greziera(z)ko hitza da–, besterik ez. Batek egiten ditu bere burutazioak imajinaziozko Denbora-Lerroan, eta, bat-batean, HEMENTXE dagoenak –ORAINTXE, beraz– ebaki egiten du gezurrezko Lerro hori, ilusioak deuseztuz (zorionez). Bat bere ebakiak eta erabakiak hartzen zituelako ustean galduta zebilen, eta den-denak (egiatan den-ak) erabakitzen duela nabarmen azaltzen da.      Aurrean duzunarekin tratutan hasi behar: hori...


   Gogoan dut Kapittanttanek bere blogean dakarren elkarrizketa: Bengalatikan ekarritako kojiñak jarri genituen harrikoxkorren gainean eseritzeko, ta zigarettak errez ta Inca-Cola edanez hantxe aritu ginen hitz eta pitz, Lakuaren gainetikan aidean dantzan bezala zebiltzan argi haiek ze ote litezkeen galdezka tarteka.      Oraindik ez dakigu.


Pizzini, pizzinu, pitziniak: kodetuta airean doazen paper puxkak, kodea nork urratuko duen zain, edo ez.