Mikroipuinak
Mikroipuinik ezagunena akaso Augusto Monterrosoren dinosauroarena izango da, baina tristeena Hemingwayren hau, seguraski. Biak ala biak jenialak.
Twitterrek ez ditu asmatu, jakina, baina bertan, labur beharrez, sano hedatu dira, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste. Nik oso gustura irakurtzen ditut Ilaski Serrano aka @MeriLing1-enak, adibidez. Hona bi: bat eta bi.
Neuk ere -ezagutzen nauzue- tentazioari ezin eutsi eta egin izan ditut saiakera batzuk, gehien bat Monterrosorenaren aldaerak. Hemen bildu ditut, Twitterren aldiberekotasunaren zurrunbiloan galdu ez daitezen.
Esnatu zenean, dinosauroak hantxe jarraitzen zuela ikusirik, "Oraindik mozkortuta nago..." pentsatu zuen. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 23, 2014
Ez dakit joan ala berton geratu -pentsatu zuen dinosauroak-, izan ere morroi honek lo seko jarraitzen du... #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 23, 2014
Esnatu zenean, esan zion dinosauroak: -Aber, Monterrosso, honek ez du ipuin baterako ematen... Asko jota, mikroipuin bat. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 23, 2014
Je je, susto ederra hartuko du morroi honek esnatzen denean, bere ondoan geratuko naiz -pentsatu zuen dinosauroak. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 23, 2014
Esnatu zenean, dinosauroa ikusirik, "Ostia! Hau ez da nire ipuina!" esan zuen Txanogorritxok. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 23, 2014
Dinosauroa, seko aspertuta, joana zen. Esnatu zenean jada ez zen han, klaro. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 11, 2013
Esnatu zenean dinosauroa han zen oraindik, baina 65 milioi urte zeramatzan fosilizatuta eta ez zuen batere aurpegi onik. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 11, 2013
Esnatu zenean, esan zuen: —Aiba! dinosauro b #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 19, 2013
Esnatu zenean, dinosauroak pentsatu zuen: —Eta morroi hau noiz esnatuko da, ba? #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 19, 2013
Dinosauroa esnatu zenean, bera han zegoen oraindik. —Glups! esan zuen. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) April 8, 2013
Besugoiti esnatu zenean, Patxi Lo zegoen oraindik. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) May 1, 2012
Dinosauroaren gaiak asko eman dezake oraindik, baina bada besterik ere:
Bibragailua piztu zuen. #mikroipuina @GoizaldeL @txargain
— Jozulin (@jozulin) April 8, 2013
Orduan, Ockhamek labana zorrozten amaitu eta hasitako lana burutu zuen. #mikroipuina cc/@AnaisNi
— Jozulin (@jozulin) April 8, 2013
Egun hartan Java-k ez zuen eguneraketarik eskatu. Eta mundua bukatu zen. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 12, 2013
—Ez! —Ta? —Bah! #mikroipuina #mikrosolasa
— Jozulin (@jozulin) November 11, 2013
Ixilduko naiz, esan zuen. #mikroipuina
— Jozulin (@jozulin) November 11, 2013
Amaitzeko, gogoratuko dugu blogean ez duela asko idatzitakoa:
http://blogak.com/jozulin/mikroipuina
Iruzkinak
Utzi iruzkina: