Irla bat itsasorik gabe
Nire izarek zure izerdiaren beharra dute
Gauak zu gabe tunel tristeak dira
Dortoken abiaduran doaz
Ilargiaren bakardadearen zorabioan
Zer da irla bat itsasorik gabe
Gerra bat egingo nuke
Zure irriaren geografia irabazteko
Nire ametsen sismografoan
Zure ezpainen talka beroa
Euria da mendi-masailetan
Nire bihotza limoi negartia
Badoaz egunak
Piano tekla errepikatuak
Denbora zuhaitz biluzia da
Zure hatzen txorrotxiogale
Eta zer urruna den heriotza
Bizitza zu bako basamortua bada
Argazki-album hutsa
Desio galduen kutxa.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: