Txistu y Tamboliñ

Neguraldia heldu da. Zerua amets ahaztu batetik ekarritako paisaia grisa da. Han goian, Hodeiak lokartuegi daude gutaz gogoratzeko. Elurraren esperoan gaude Baina haren arnasa leitua baino ez zaigu iristen. Haizea xuxurla umela da gure hezurretan Eta antartika txiki batzuk jaio zaizkigu atzamarretan. Hain pisutsua da atmosfera, Tabernen babesa da gure itxaropen bakarra Eta udaberriaren utopiarekin amestea. Zokorik ilunena bilatu dugu Intxaur batzuk eta pitxar bete ardo Besterik ez dugu behar Hilbernatzeko.   Gure bihotzen taupadak astro urrunak dira Dagoeneko.   NEGURALDI: haren ...


Antzinako zibilizazio eta inperioek utzitako hondakinak bisitatzera joaten gara animalia turistikook. Halako zirrara eragiten digu piramideetan barneratzeak, edo Atenaseko akropolian ibiltzeak, haizeak Grezia klasikoko jainko-jainkosen xuxurlak ekarriko dizkigulakoan. Zaharkitektura horiek bisitatuz, mozkor mistiko moduko batek hartzen gaitu, eta gure argazki-makinak denboran zehar egindako bidaia horren irudiz betetzen ditugu, gero auskalo zein disko gogorretan ahaztuta geratuko diren begiradez. Geu ere, zahartzarora bidaiatzen ari garen hondakingaiak gara. Baina askok ez dute maite bidaia...


androkila

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-03 23:51

Pertsona batzuen sexua misterioa izaten da, haien hazpegiei erreparatuz gero. Nekeztxo asmatuko duzue gizonezkoa edo emakumezkoa den, bietatik baitute zerbait. Horrelakoei gure ezagun batek neutroi deitzen die. Andre femeninoa eta andro maskulinoa nahastuta, hitz-joko politak sor daitezke. Androide hitza, adibidez, neutroi horiek izendatzeko erabil genezake, guztiz andre edo andro ez diren horiek. Edozein modutan ere, gaur dakargun ezberbaren esangura beste bat da. Badu zerikusia neutroi edo androideekin, androkilak sexu bat izan arren beste sexuaren antza hartzen baitu. Zehazki, andre it...


Erlijioak hitz asko eman dizkio euskarari. Kristok berak ekarpenak egin dizkigu: kristoren pare pasatu dugu; zer kristo ari zara esaten?; kristorenak esan dizkigu… Baina badira espresio gehiago, beste hitz batzuekin: ederra sermoia bota diguna!; ez dago kristaurik hau ulertuko duenik; zer jaungoiko pasatu zaizu?; jaungoikoak daki ama birjinaren berri; eta abar, eta abar. Geuk ere ekarpentxoa egin behar dugu. Uste dugu gaur proposatzen dugun ezberbaren esangura kristaulinoa dela. Gogora ekartzen digu Fray Pitillo. Abade hark, ebanjelioa irakurtzen zuenean, bazuen ohitura bitxi bat: berbaren ...


lerrorismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-01 23:58

Idazluma batzuk gorrotoaren gorreriak jota daude. Gorrotoak gorreria eragiten du, baita itsukeria ere. Gauza txarra eta itsusia da lerrorismoa.  Egunotan sutautsa harrotu du Fernando Aramburu lerroristak. Hona hemen haren berbalak: euskal idazleak ez dira libreak, haien aho-lumak diru-laguntzen eskuak estaltzen ditu eta; euskal irakurleak fikzio hutsa gara (208 pertsona ei gara, edo, asko jota, 503); Bernardo Atxagak ez du adorerik esan behar dena esateko… Aspertuta gaude aldian-aldian horrelako pitokeriak entzuten eta irakurtzen. Lerrorismoak ez du inolako meriturik. Onena, aintzat ez...


folkulore

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-30 23:39

Zer da folkulorea? Fokuei begira eginiko folklorea, zeina egun bateko lorea izaten baita: fokuak amatatu, eta lorea ihartu! Horixe da Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3rako prestatu digun plastikozko lorea. Hainbat ekitaldi prestatu dizkigute, Euskararen Nazioarteko Eguna jai arranditsua izan dadin eta euskaldunok pozik egon gaitezen: argazki mosaiko bat egingo dute Donostian, eta musika taldeen arteko lehiaketa bat Bilbon. A zer betekada, aizue! Gure herrira normalizazioa ekarri omen duten horiek kontzientzia garbitu nahi dute egun batean su artifizialak eskainiz? Bada, jakin dezatela hori ...


sudurtzia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-29 23:57

Adjektibo batzuek Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia gogorarazten digute. Horietako bat zuhur da. Adjektibo horrek bi aurpegi ditu: bata, argia;  bestea, iluna. Alde batetik, zuhurra esaten zaio pertsona argiari edo zogiari; beste aldetik, pertsona zikoitzari, zekenari. Eta bitxia da: adjektibo bakoitza gorputz atal batekin erlazionatzen dugu. Argitasuna, buruarekin; zekenkeria, ukabilarekin. Guk bagenuen lagun zikoitz bat. Erronda ordaintzea hari tokatzen zitzaionean, beti zeukan aitzakiaren bat: bat-batean joan beharra zuela, justu taberna hartan ezer edateko gogoa joa...


alkalte

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-28 23:58

Gure osabak hau esaten zuen: “Aukeran, nahiago dut alkate maltzurra ergela baino. Maltzurrak, batzuetan, atseden hartzen du”. Ez zitzaion arrazoirik falta! Alkate ergelentzat, Gotzon Garatek badu atsotitz bat: “Astoa alkate” (Asto gizagaixook! Zer egin dute, horrela irain ditzagun?). Horrelako alkate atunburuak, guardia zibilak bezala, hobe urruti izan, badaezpada ere! ALKALTE: herriari on barik kalte egiten dion alkatea; alkate ezereza, ezgauza, gelbera, ketoa, odolbakoa. Ederra tokatu zaigu alkalte gauzaeztan honekin! Kate luzea egin daiteke alkalte honen aldrebeskeriak ilaran jarriz gero!


zorrezto

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-27 22:20

Birao gutxi izango dira zorrizto baino iraingarriagoak. Pertsona zorritsuari esaten zaio, eta, hedaduraz, kalamidade hutsa denari. Nahikoa desgrazia da, bai, burua zorriz beteta izatea. Baina, gaur egun, krisi ekonomikoa dela eta ez dela, gero eta gehiago dira zorriz ez ezik zorrez ere gainezka daudenak. Hori ere ez da kalamidade makala! Horiek ere merezi dute adjektibo bat. Zorriz beteta daudenak zorrizto badira, zorrez itota daudenak zorrezto izango dira, ezta?   ZORREZTO: zorrez beteta dagoen pertsona.


Euskal Herria lurralde erakargarri bihurtu behar dugu. Eta nola lortzen da hori? Hasteko, inguru guztiak azpiegiturekin hornituz. Hel gaitezen leku guztietara doministiku baten! Esan behar dugu bide onean goazela: autopistaz, biaduktoz eta tunelez betetzen ari gara bazter guztiak. Eta ez izan dudarik: porlana da aurrerapena neurtzeko irizpide nagusia.   Azpiegituren gaindosia da arrakastaren oinarria. Eta, horrekin batera, kontsumismo-turismo ez-jasangarria. Nora goaz landa-turismoarekin? Inora ere ez! Turismo masifikatua behar dugu. Datozela turista-oldeak metaka! Jakina, haien gustuk...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak