Txistu y Tamboliñ

Botoa eskatzeko kanpaina hastearekin batera zeremonia handiz zabaltzen den edari hordigarria da hauteskunde-xanpaina. Edabearen elaborazioan garrantzi handikoa da nahas-bilketa era egokian egitea, hots, giza soroetan landatutako nahas motak (nagusiki, erresignazioa, entretenimendua eta mediokritatea) ondo manipulatzea. Manipulazio horri esker, eta ostean etorriko den prentsaketa-prozesuaren bidez, prest izango dugu jendartea hauteskunde-xanpaina dastatzeko. Likido horrek ezaugarri bereziak ditu: botila zabaltzen denetik hamabost eguneko epea dago edateko. Hori dela eta, xanpain horren ekoi...


kanpain-hots

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-03 23:59

Gaur gauean hasiko dira kanpain-hotsak. Elizen inguruan bizi direnekin gogoratu gara. Horiena bai sufrikarioa! Ez da batere gozoa kanpai-mihi konplexuaz bizitzea. Kanpaien kutsadura akustikoa jasateaz nazkatuta, kaltetuak protestan hasi dira. Hara zer dioen kanpai-hosmindu batek: “Ni Jainkoak ez nau kanpaikadaka iratzartzen parrokoari sudur-puntan jartzen zaiolako”.  Guk zera erantsiko genuke: “Parrokoaren sudur-punta jar dezatela ezkila-mihiaren lekuan!”. Kanpai-hotsak gogaikarriak dira, bai, baina gaur gauean hasiko diren kanpain-hotsak are nazkagarriagoak izango dira. Seguru. Haute...


Atzo, 2011ko Domu Santu egunean, ekonomia hil zen. Batzuek diotenez, hiltzailea Filipinetan jaiotako zazpi mila milioigarren biztanlea izan da. Haren jaiotza azken bultzadatxoa izan ei da ekonomia amildegian behera bidaltzeko. Baina ez, hori diotenak oker daude, zeren benetako hiltzailea Giorgos Papandreu izan da. Eta badakigu zein arma erabili duen: demokrazia. Bai, ez izan dudarik: demokraziak hil du ekonomia. Jakina, zer egin zezaketen greziar hauek bestela? Ez al zuten haiek sortu erregimen mota hori, Atenasko polisean? Bada, arma horixe erabili dute oraingoan ere: herri-galdeketa. Eta,...


Gezurra dirudi, edo zientzia fikzioa, baina jazotzen ari da. Hiri askotan. Legionella bezain modu misteriotsuan hedatzen da, baina askoz hilkorragoa da. Kutxazain automatikoen gaitza da. Edo, sarean zabaltzen ari den espresioa erabilita, hilkutxazain automatikoen gaitza. Hiltzen duten kutxazain automatikoen sarea etengabe ari da handitzen. Ez dago argi non gertatu zen lehen kasua. Batzuek diote New Yorken izan zela, Wall Streeteko kutxazain batean, orain dela hiruzpalau hilabete. Baina txarrena zera da: oso azkar zabaltzen ari dela gaitza. Dagoeneko, mundu osoan daude hilkutxazainak. Baita ...


xilibri

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-31 13:33

Nor da frikia? Zer arraio da frikia izatea?Gaur egun, ez da nahikoa modernoa izatea; agian, postmoderno izatea ere ez dago modan. Urrunago joan behar da: guztien ahoetan egon behar da, eta, horretarako, sare sozialetako bizkarroi bihurtu beharra dago. Pantailetako megaplastariena da arrakasta, produktu inmediatikoena. Eta, ororen gainetik, frikiaren titulua lortzeko, zomorro arraroa izatea da sekretua. Gauza arraroak egitea, desberdina izatea.  Berba bat falta zaigu euskaraz kontzeptu hori adierazteko. Berez, hor dugu xelebre hitza. Tradizio handikoa da, dudarik gabe. Herri guztietan ...


Batzuk edozer egiteko prest daude arrakasta lortzeko. Edozein erokeriak balio du. Kontua nabarmentzea da. Horretarako sugandilak jarri behar badira belarritako moduan, jarri eta kito. Eta ilea rastafarien antzera jarri behar bada, baina odolostez eta txistorrez horniturik, jarri eta kito. Arrakasta lortzeko duintasuna arrastaka erabili behar bada, utikan duintasuna. Eta norberaren miseriak telebista plato batean aireratu behar badira, ahoberokeriaz eta gezurrez apaindurik, zaborra lau haizetara!Bost minutuko ospealdiaren gloriagatik edozer esateko eta egiteko prest dauden pertsonaia anonimo...


herrispetu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-29 10:01

Gizakion arteko harremana etengabeko gatazka da. Historia, neurri handi baten, gatazken narrazioa da. Eta gerrak historiaren lurrikarak dira. Herriak plaka tektonikoak dira, eta haien artean talka egitera kondenatuta daude. Hori gertatzen da gaurko ezberba aplikatzen ez delako. Herri guztien hiztegietan egon balitz, gerra guztiak saihestuko genituen…   Herri guztiek merezi dute errespetua, herriak, azken baten, pertsonak direnez gero. Hor dago gakoa baina: gorputzaren %75 ura omen da, baina, izaerari begiratuz gero, pertsonaren %75 (gutxienez) gatazka da. Eta pertsonen (herrien) arteko...


tontolabel

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-28 23:40

Aste honetan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museora joan gara lagun batzuk. Gidariaren azalpenak bikainak izan dira. Emandako informazio ugaritik kontutxo bat ekarri nahi dugu gaur hona: baserriko bizimoduan oinarritutako lexikoaren aberastasuna. Adibidez, euskarazko adjektiboen kutxa altxor handia da. Baina zer pasatzen zaigu? Animalia hiritartuak gara, eta baserritik hirira egindako bidaia horretan berba asko eta asko geratu zaizkigu bidean. Hiritarren begiek zuhaitzak ikusten dituzte, astigarrak, arteak, urkiak edo elorri zuriak ikusi beharrean. Adjektiboetan ere nahiko anorexikoak g...


Open publication - Free publishing - More hiri-kondairak


herioi

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-27 19:27

  Yasmina Khadrak idatzitako Atentatua eleberriaren hasieran, auto-leherketa batek hainbat hildako eta zauritu eragiten ditu Tel Aviv-eko jatetxe batean. Pertsonaia nagusia, Amín Jaafari palestinar jatorriko mediku israeldarra, ospitalean da zaurituen bizitza salbatu nahian, eta halako batean esaten diote emaztea atentatuan hil dela eta hura izan daitekeela atentatuaren egilea. Horrek Amínen bizitza errotik aldatzen du. Bat-batean lankide eta lagun juduek traidoretzat jotzen dute. Hortik aurrera, Amín ihesi eta bila ari da aldi berean: ihesi, ez baitu sinetsi nahi emaztea atentatuaren...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak