Txistu y Tamboliñ

koipeilustre

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-05 12:00

Hara zer dioskun Labayru Hiztegiak koipelustre berbaren gainean: 1 adj  adulador -a. Koipelustre ederra agertu da gaur. ~ lausengari, losintxari 2 adj. pesado -da, cargante, molesto -ta. Zagoz isilik behingoz koipelustreori! ~ gogaikarri, koipezto  Denok izan dugu lagunen artean koipelustreren bat. Zenbat komeria horrelakoei ihes egiteko! Bada, gaur aurkezten dugun ezberbak koipelustre mota bat erretratatzen du: sasijakintsua, bere burua orojakintsutzat duena. Entzutekoa da haien berba-jario amaigabea! Beste ezberba bat asmatu beharko genuke haien ...


sarri-sari

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-04 14:00

Euskadi Saria, aurten, Sari Izoztua bihurtu da. Joseba Sarrionandiari saria eman, baina dirua gorde. Negozio ederra egin du Eusko Jaurlaritzak! Euskaraz bada aditz bat “eskaini eta ez eman” adierazteko: tati egin. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko adibide bat: "Borondate barik eskindu eta tati eiñ zestan gaizto arek, baietz esan netsanian" Etxba Eib. Bada, horixe egin dute.  Jakina, krisi garaian ondo etorriko zaizkie Ajuriaenea Porculinary Center-ekoei 18.000 euro horiek. Zer egingo dute diruarekin? Burtsan inbertitu? Afarietan gastatu? Auskalo! Zera adierazi dute: Joseba Sarri...


zakilistiku

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-03 13:06

Doministiku hitzaren irudira, guk zakilistiku sortu dugu (era umoretsuan, zer esanik ez). Doministiku egitean, batzuetan, ahotik txistua botatzen dugu; zakilistiku egitean, berriz, hazia jaurtitzen dute gizonezkoek, sexuginen ari direnean, goreneko momentu horretan.   ZAKILISTIKU EGIN: sexu-erlazioan, gizonezkoak hazia isurtzea, txurrustada botatzea.   Zer? Zakilistiku egin duk ja? Hasi besterik ez diagu egin eta! Hi haiz, hi, isurbera!


koxkoxero

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-02 21:42

Denok dakigu zer diren kuxkuxeroak: bazter-miatzaileak, beti usnan ari direnak. Gogaikarri galantak! Baina are okerragoak dira begiratze hutsetik ekintzara pasatzen direnak. Bizkaian bada berba bitxi bat horiek deskribatzeko: zazpisuete. Bi esangura ditu: alde batetik, jantxakurra, inoren lepotik bizi dena; bestetik, nonzeberria, sudurluzea. Bigarren esangura hori modu bikainean erretratatzen du zazpisuete berbak: enparauen suetera kuxkuxean sartzeko ohitura lotsabakoa duena kalifikatzen da adjektibo horrekin. Sukaldera bakarrik ez, komuneraino ere sartuko lirateke, kakaginen zelan gabiltza...


kukutzada

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-01 19:24

Kukutzada ezberba sortzeko aitzakia eman digute Aresek eta Azkunak, Errekalden eragindako triskantzen harira. Gaztetxea defendatzeko egindako borrokak jende askoren elkartasuna lortu du: jendea kukutzatu egin da Errekaldeko auzoen matxinadarekin. Izan ere, oso kukutzagarria da injustizien aurkako borroka. Hara!: konturatu orduko, hiru ezberba asmatu ditugu! Eskerrik asko, Ares eta Azkuna, zuen kakatzadagatik!   KUKUTZADA: herritarren matxinada, injustiziaren aurkako herri-altxamendua.   Eta, amaitzeko, testigantza bat:     Hola a todos:Nunca he visto algo asi, todo Bilba...


menderditu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-30 23:53

Jaiotzean, ama erditu egiten da. Berrogeita hamar urte betetzen ditugunean, berriz, menderditu egiten gara. Bizitzaren edalontziari begiratzen diogu, eta erdi hutsik ikusten dugu. Egia esan, geratzen zaigun bizitza-ura erditik behera dago nabarmen. Eta, dirudienez, trago gozoenak eginda ditugu. Falta zaizkigunei beldurrez begiratzen diegu: ur hori minez beteta sumatzen dugu, gaixotasunen eta zahartzearen hatsa dario.   Baina berdin dio: pozik gaude berrogeita hamar urte eginda. Adin bakoitzak baditu gauza onak eta txarrak, eta guk onei erreparatzen diegu: prezio berean, nahiago dugu ed...


atzamarru

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-29 21:13

  Atzamarrak Ilargirantz seinalatzen duenean, ergelek atzamarrari begiratzen diote. Sentipen hori izan dugu gaur goizean, gosaria bide zaharretik joan zaigunean Manuel Valleren exekuzioaren berria irakurrita. Ernegagarria, benetan. Albiste horretan, garrantzitsuena ez omen da exekuzioa bera, baizik eta exekutatzeko modua: Floridan, lehenengoz, ohiko farmakoa barik (sodio-tiopentatoa), beste bat erabili dute (pentobarbitala). Pentobarbitalak, antza, zigor “krudel eta ezohikoa” da. Beraz, denok jarri gaituzte atzamarrari begira (dosi hilgarria zerez egina dagoen), Ilargiari begiratu ez d...


gizain

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-28 23:59

Unai Iturriagak Berria egunkarian gaur idatzitako artikulua (‘Udagoieneko kukuak’) irakurrita bururatu zaigu gaurko ezberba. Artikulu horretan egunotan gure ernegua inarrosi duten bi albistez dihardu: Kukutza III gaztetxeaz eta Kukullaga Goikoa baserriaz. Nola azaldu gure asaldua? Batzuek, justiziaren antipodetan dagoen “legea” izeneko trepetaz baliaturik, erabaki dute gaztetxea eta baserria hustu behar direla: bertan bizi direnak gabetu, eta beste batzuk haietaz jabetu. Iturriagak karatularik gabeko hitza erabili du horiek izendatzeko: lukurreruak.   Geuk ere, Iturriagak proposatu bez...


aintzindari

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-27 18:44

Batzuetan ezberbak ez dira asmatu behar: hor daude. Gaurkoa, adibidez. Guk esanahia emango diogu, besterik ez.   Nondik dator gaurko ezberba? Bi berbaren nahasketatik: aitzina eta antzina. Lehenak ‘aurrera’ esan nahi du; bigarrenak, ‘aspaldi’. Bi hitz horiek nahasita, hibrido bat sortu dugu: aintzina. Hitz paradoxikoa da, aldi berean etorkizunari eta iraganari begiratzen baitie.   Pertsonei aplikatuta, hibridazio horren eraginez, aintzindari ateratzen zaigu. Zer ote da hori? Gure gaurko  ezberbak argi eta garbi azalduko dizue esangura:   AINTZINDARI: aurrera egin nahi du...


Hau hiztegien bidaia da esadazu hitz bat eta sutautsa bueltatuko dizut jakituria plastikozko poltsetan bare baten sinadura horixe da gure ondare bakarra.   Nork egin lezake amets, orain dena da hain begi-bistakoa baita jaioberriaren haginkada ere eta zer geratzen zaigu kanposantuetako kale itsuak jatorri bila ari diren oihartzunak amaraunean galdutako armiarmak nora noa nondik nator eta bitartean filosofoek liburuak idazten jarraitzen dute norberaren autopsia egiten duenaren antzera erantzunik gabeko hiztegien bidaian.   Ron Sniakin


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak