ingartsu
Indarraren arrazoia arrazoiaren indarrarekin batera datorrenean, ez dago eztabaidarik. Indarra bere bakarrean ez doa inora. Argudio baliotsuekin, noranahikoa da. Pisu handikoa. Perurena harri-jasotzailea bezalakoa. Badago inor oraindik ikusi ez duena Manu Redondo izeneko indarge hark egin zion elkarrizketa? Google-n Manu eta Perurena hitzak idatzita topatuko duzue. Bertan, nabarmen geratzen da bataren erridikulua eta bestearen arrazoien indarra. Bai, Perurena bere azalpenetan gizon ingartsua da.
INGARTSU: aldi berean indartsua eta gartsua den pertsona. Hedaduraz, arrazoiak egiaren indarraz esaten dituena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: