estereosexual

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-11 14:01


Sexuari dagokionez,  gizakia taldeka banatzeko dugun grina horri jaramon eginda, hara nolako sailkapena egin ohi den:

 Homosexualak: gizonezkoak gogoko dituzten gizonezkoak. Guk beste ezberba hau proposatzen dizuegu: androsexualak.

  • Lesbianak: emakumezkoak gogoko dituzten emakumezkoak. Guk beste ezberba hau proposatzen dizuegu: andrasexualak.
  • Heterosexualak: emakumezkoak gogoko dituzten gizonezkoak eta gizonezkoak gogoko dituzten emakumezkoak.

 Horiek guztiak batsexualak dira, zeren badira bisexualak ere: aldi berean gizonezkoak zein emakumezkoak gogoko dituztenak. Horiei orosexualak ere dei geniezaieke, ezta? Eta, kasuistika osatze aldera (nahiz eta horrelako inor ezagutzen ez dugun), baliteke beste multzo bat izatea: zerosexualak. Nortzuk dira horiek? Ez ur ez ardo direnak, hots, sexua gogoko ez dutenak. Aingerusexualak ere dei geniezaieke.

 Baina gustuan oinarritu barik zarata hartzen badugu irizpidetzat, beste sailkapen bat egin genezake. Gaurko ezberbak, adibidez, ohean aaaaaaahhhh, aaaaaaahhhh, uuuuuuuhhhhh ibiltzen direnak erretratatu nahi ditu. Auzo guztiak haien inbidiaz egoten dira, oihuei kasu eginda kristoren pare pasatzen dutelako. Horrelakoren bat duzue hormaren bestaldean?

 ESTEREOSEXUAL: sexuginen dabilenean oihuka ibili ohi den pertsona.


Utzi iruzkina: