Txistu y Tamboliñ

Game Over

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-05 09:15

Horrela begiratzen didazunean, penaltia da. Zure atzamarrak nireekin jolasean hasten direnean, jokoz kanpo uzten nauzu (eta denboraz kanpo). Zure berba goxoen xuxurla sentitzen dudanean, bihotzean gola sartzen didazu, eta, dagoeneko, nire bihotzaren sareak zure baloiez beterik daude. Goleadaz irabazi nauzu, baina ez zait inporta galtzea zure ezpainen bustitasunean bada, zure begien izartasunean bada, zure ileen oihantasunean bada. Ez zait inporta zangotrabatzea zure besarkaden korapiloetan, zure laztanen tximistetan, zure plazer-intzirien oihartzunetan.. Eta partiduak ...


(Hodeiertza) 261- Utopiak hodeiertzean bizi dira. 262- Hodeiertza geografia migratzailea da. 263- Hodeiertzean itzartzen bazara, ilargikume bi izango dituzu begietan. 264- Hodeiertza bizigabe biziduna da. 265- Eguzkia hodeiertzean sartzen denean, oporrak dira. 266- Ortzadarra eguzkiaren eta euriaren arteko hodeiertza da, teknikolorrean. 267- Gosea hodeiertzez elikatzen da. 268- Zoaz hodeiertza makila batez bitan banatzera! 269- Belaontziak hodeiertzean lumak dira, itsasoan bideak idazten.  270- Hodeiertzaren misterioa heriotzarena bezalakoa da, baina alderantziz: handik hona etor ...


Hernan Quiroga errealitatetik fantasiara alde egindako pertsona da. Horixe pentsatu dut haren gaineko narrazioa entzunda. Manuel Pardok kontatu digu, ohi duen trentinaz. Berbak zigarroaren kea bezala ateratzen zaizkio ahotik, soilik jakituriak eskain dezakeen soseguaz. Hernan Quirogari Mollejas ezizena jarri zioten, alfer galanta zelako. Emazteak erratza hartuta joan behar izaten zuen ohetik altxarazten, egunero-egunero, ostean sarkofagoetako momiak baino gutxiago mugitzen zen eta. Furgoneta bat zuen, eta, bidaia agentziatik deitzen ziotenean, turistak eramaten zituen batetik bestera. Goize...


Zer zikinak garen! Eta zer maltzurrak! Eiderri beti gustatu zaio bere gorputza erakustea eta mutilak bero-bero jartzea; ni, berriz, lotsati samarra izan naiz oraintsu arte. Eiderrek bultzatuta hasi naiz blaitzen probokazioaren artean. Eta aitortu behar dut gustatzen zaidala eta neu ere irakiten jartzen naizela gizonezkoen begiradak nire gorputzean imantaturik sentitzen ditudanean. Ederrak gara. Nahikoa da gizonen aurrean guk dakigun modu lizunean makurtzea haien libidoa tentearazteko. Badakigu zakil horiek guztiak gure barnean sartzeko irrika gorrian daudela, eta horrek boteretsu egiten gai...


251- Zeure buruaren jabe ez bazara, nola egin dezakezu zeure buruaz beste? 252- Zein botikak osatzen du langileria? 253- Zertan ari zen pentsatzen Sortzailea intsektu hari argia ipurdian ipini zionean? 254- Zein dira hondoa jotakoen hondasunak? 255- Hirukoitzak jaiotzen badira, ama zer egiten da? Laurdendu? 256- Zein erreskate-taldek salbatuko gaitu galmenditik? 257- Badaukagu mundu hau konpontzeko aztirik? 258- Nori interesatzen zaio zerura joatea behin hilez gero? 259- Daltonikoek ere gorriak ikusten dituzte?  260- Maitasunez hiltzen denak bere bihotzaz beste egiten du?   Vittu...


Secundino Parra nor den galdetuko banizue, ez zenukete erantzuten jakingo. Beraz, esan dezadan Garoñako zentral nuklearreko segurtasuneko arduradun horietako bat izan dela, orain dela gutxira arte. Eta hori asko esatea da, lankideek Homer esaten ziotela argitzen badizuet. Haren lankide batek kontatu zidan harekin egin zuten postura. Horrelako kontuak isilik gordetzekoak izaten dira, baina badakizue zer pasatzen den afarietan: ardo gehiegi edaten da, gero gintonik batzuk, lagunen batek kostoa badauka txirri batzuk erre... eta, azkenean, mingaina askatu egiten da. Horrela jakin nuen ni...


itauna

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-07-07 09:57

— Nahi duzue beharrik egin gabe bizi? —itaundu zien Djehak oasiko biztanleei.   Gizon hark ospe handia zuen. Jakitun handitzat zuten.   — Bai! —oihu egin zuten haren inguruan bilduek.   — Bada, erantzuna jakiteko, zuetako bakoitzak dirham bat eman behar dit.   Denek eman zioten dirham bana, baita ume txikienek ere.   Orduan, Djejak astoari arre esan eta astiro-astiro urrundu zen oasitik.     (Joseba Sarrionandiaren Galdera ipuinaren aldaera) Bernardo Kapanaga


Eman dezagun urtarrileko igande arratsalde euritsu batean, zure etxeko besaulkian erdi lokarturik zaudela, AEBetako presidentea hiltzeko gogoa etortzen zaizula. Hori, ondo pentsatuta, ez litzateke batere arraroa izango: denok dakigu zein aspergarriak diren (areago: gorrotagarriak diren) arratsalde eterno horiek. Eta, bestalde, nork ez du noizbait izan amets zoro hori ametsen soroan: AEBetako presidentea hiltzea, nola eta norberaren etxeko besaulkitik mugitu gabe! Krimen perfektu hori nekez bururatuko zitzaion Alfred Hitchcocki berari ere, hain pentsamendu arrunta izanda. Ideia horrek abanta...


Zertan pentsatzen zuten santuek masturbatzen zirenean? Hauxe da martirien odola, esaten ote zuten edo hemen isurtzen dugu Satan edo plazera zergatik da bekatua. Hazi salbatzailea isurtzen zutela esaten ote zuten hauxe da gure misioa zilizioaren autoimmolazioa gerla santu batera doanaren irmotasunaz gerla guztiak menderen mendetan basamortu zentzugabe eta errepikatuak direla usnatu gabe. Hauxe da askatuko zaituzten ezpata esaten ote zuten jakin arren ere sinesgabe haien buru moztu bakoitzeko mila gurutze alderantzikatu erneko zirela eta orain ere dena berdin-berdin...


Nasan

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-06-09 08:45

Nasan itxaroten ari zen jendeak izuturik ikusi zuen trena hurbiltzen eta gizon hura errail artera jauzi egiten.Biharamunean, egunkari guztietan agertu zen gizon hura, trena gelditzea lortu baitzuen bere buruaz beste egitera zihoala.Bernardo Kapanaga


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak