zenzenplaza

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-23 10:09

Hitz batzuk ederrak dira benetan. Edertasuna, maiz, kontzeptu bat edo ekintza bat adierazteko moduan egoten da. Euskaraz, hil esateko, badugu oso aditz poetiko bat: zendu. Norbait hiltzen denean, hari buruz berba egiteko, orainaldia barik iragana erabiltzen hasten gara: halakoa eta halakoa zen... Hortik aditza. Beraz, jaiotzen garenean, naiztu egiten gara, eta, hiltzean, zendu (bizitzarekin batera lehen pertsona ere galtzen dugulako).

 Eta nora eramaten gaituzte hildakoan? Kanposantura. Hilerrira. Bertan elkartzen dira bizirik naiz ziren guztiak. Han, ostera, denak dira zen: hau medikua zen, hori herriko xelebrea zen... Azkenean, txiro zein aberats, denok amaituko dugu plaza horretan: zenduen plazan. Zenzenplazan.

 Hona hemen, bada, gaurko ezberba:

 ZENZENPLAZA: kanposantua, hilerria. Zenduz gero eramaten gaituzten lekua (modu poetikoan esanda).

 Jakina, ezberba horretatik abiatuta, poesiaz betetako esapideak sor daitezke. Hau, adibidez:

 ZENZENPLAZARA BIZITZERA JOAN: hil

Gure Bartolo zenzenplazara joan zaigu bizitzera.


Utzi iruzkina: