Txistu y Tamboliñ

Galdera

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-10-26 10:25

—Nola esan behar da, erantzun galdera hauek ala erantzun galdera hauei? —Ez diot galdera horri erantzungo.                                                                                  &...


Bizi naizenean batzuetan maitemindu egiten naiz eta zein itsusia den berba hori, nik ez dut-eta mina sentitzen grina baino. Bihotza saskibaloi pilota baten antzera hasten zait: punpa punpa-punpa punpa punpa-punpa-punpa punpa pun-pun-pun-pun-punpa eta badoa-badoa trostan trostan-trostan zaldi zuri baten antzera (esaterako, Aintzane ikusten dudanean). Ez esan inori: Aintzanek bihotzean txapligu koloretsuak ereiten dizkit atetik sartzen ikusten dudanean modu goxo horretan elkarri agur egiten diogunean (agur, Laion!; agur, Paitxon!) eta badakigu mikrokosmos hori gurea...


161- Deskribatu unibertsoa bertso bakarrean. 162- Gure alaba donutsauroa da. 163- Orain ordenagailuan desordenatzen dut. 164- Zakileko telefonoa bateria barik geratu zait. 165- Zenbat hil dauka hilak? 166- Hori? Goizean ere berandu! 167- Errima disonantea: nerabe / herabe 168- Iretargira eguerdi bila joatea ere! 169- Gernua da gorputzaren txooooooootx! 170- Karanbolarik harrigarrienak polizien bertsio ofizialetako pistoletatik ateratakoak izan ohi dira.   Vittu Cherigan


Aspaldi baten, erresuma urrun batean, bazen erleak gorroto zituen errege bat. Bere armadako buruzagiei esan zien: —Erresumako erle guztiak akabatu behar dituzue. Hegan zebilen euli batek dena entzun zuen, eta erlauntzara joan zen, entzundakoa kontatzera. Hurrengo egunean, erle erregina erregearen gaztelura joan zen. —Entzun dut erle guztiak akabatu nahi dituzula. Bada, jakin ezazu erleak ez garela akabatzen. Gu, erleok, zuen antzera, hil egiten gara. Destainaz tratatu gaituzunez, erronka egitera etorri naiz: egin dezagun guk biok borrokan. Erregea barreka hasi zen. —...


151- Estratagema zaharrak, estartagemak.152- Batzuk, terrorismoaren biktimak; beste batzuk, biktimismoaren terroristak.153- Kamutsenak izan ohi dira zorrotzenak.154- Haserre eta gorroto handiek dardarkari hirukoitza beharko lukete.155- Damutzeak mudatzea balekar!156-  Tristezia bihotzean kateaturiko hipopotamoa da.157- Loak hartzea, sugeen aharrausian amiltzea.158- Olagarro baten besarkadak ere ez lituzke nire penak kontsolatuko.159- Marinel haiek Ron itsasoan itotzen ziren, gauero.160- Gizakiak bi obra mota egiten ditu: batzuk horma artean gordetzen dira, Arte Ederretako museo izeneko...


Arrain txiki bat beti zegoen beldurrez, hain txikia izanda arrain handi batek jan egingo zuela eta.  Egun baten, mutiko bat ikusi zuen itsasbazterrean, itsasoari begira. Eta, hara!, mutikoari betaurrekoak uretara jausi zitzaizkion! Arraintxoak betaurrekoak harrapatu eta jarri egin zituen.  —Eneeee! Dena hamar bider handiago ikusten da eta!  Orduan otu zitzaion arrainari zer egin: bere benetako itxura ikusteko beste arrainek betaurreko haiek jarri behar zituztelako zurrumurrua zabalduko zuen. Pentsatu zuen: Betaurreko hauek jartzen badituzte, pentsatuko dute hamar bi...


(TXORIMALOAK)141- Txorimaloek ez dute artritisik.142- Inork ikusi ote du inoiz txorimalo emerik?143- Koldarrak bakarrik aritzen dira txorimaloen begietan mokoka.144- Alfer-lana da txorimaloei berbetan erakustea.145- Txorimaloen neguko ahaideak elur-panpinak dira.146- Txorimaloa da eguzkiz eguzki soroan egon arren izerdi tantarik isurtzen ez duen nekazari bakarra.147- Txorimaloen ADNa lastozkoa da.148- Txorimaloak dira bigarren eskuko arropen manikiak.149- Txorimaloak eskopeta  bako ehiztariak dira.150- Probokazioa: txorimaloaren kapelan habia jartzea.Vittu Cherigan


Behin, betiko moduan autoak kalean gora eta behera nola pasatzen ziren begiratzen ari zela, intxixu gorriak beste espaloiko anaiari galdetu zion ea egia zen intxixu berderik  ba ote zen. Bestaldeko intxixu gorriak ezetz erantzun zion, ametsetan baino ez zirela existitzen. Amets errepikatu haietan, intxixu gorriak lokartu eta batera, haiek bezalako intxixu berdeak agertzen ziren, justu maila bat beherago, eta espaloietan pilatutako jende-aldrak kalea zeharkatzen zuen, automobilen ezelako beldur barik, gelditu egiten baitziren, jendetzari pasatzen uzteko.   Horretan geratu zen i...


Faustin Arrieta pozik zegoen bere Peugeot 205 zaharra Boluetan utzi zuenean. Pozik edo... Hirurehun mila kilometroko adiskidantzaren ostean, hartua zuen erabakia: automobil berria erostea. Modernotasunarekin ezkontzen zen modeloa aukeratua zuen, jasangarritasunaroaren izpirituarekin bat zetorrena, hain zuzen ere: Toyota Priusa. Zuztarretik aldatu nahi zuen ordura arteko bizimodua, eta hortik hasiko zen: auto berria, bizitza berria. Hain erraza izango balitz berriro bizitzen hastea!   Peugeotaren motorra betiko mutuarazi orduko, Faustin Arrietari halako zirrara garratza sorrarazi ...


131- Gure mundua, bazterketa-lasterketa. 132- Koipelustrea baino txarragoa, ozpinlustrea. 133- Gautxoriak, ilargiloreak. 134- Hausnarlaiak falta ditugu. 135- Jasangarritasun jasanezina! 136-  Arima ikustea gaitza da, baina ikuztea, gaitzagoa. 137- Alferrik da motxila betetzea leporatu ezin baduzu. 138- Ispilua asmatu arte, zahartzea ikusezina zen. 139- Noiz ospatuko da munduko egunik gabeko munduko eguna? (edo hobeto: mundurik gabekoa) 140- Bizitza, denbora-pasa; heriotza, denbora-pausa.  Vittu Cherigan


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak