MIKROANDOSILLOAK 22
211- Utopien mapamundian kontinenteak oraindik itsaspean daude.
212- Oihartzuna atxilotu dute kopiak lizentziarik gabe egiteagatik.
213- Gurutzean hildakoak: gurutzhiltzatuak.
214- Taxi ohiak extaxiak dira?
215- Ezezagunak baino ez ditut ezagutzen.
216- Momien gimnastika-irakaslearen sindromea.
217- Kukuek erlojuetan jartzen dituzte arrautzak.
218- Herraren errapeek elikatzen gaituzte.
219- Heriotzaren labirintoaren irteera, mesedez?
220- Errugabea, ala errujabea?
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: