Azkenean deskubritu da: Jainkoa zulo beltz bat da. Kasualitatez jakin dugu, zientzian sarri jazoten den legez (gogoratu, adibidez, Newtonen sagarkadaren episodioa). Pioneer X espazio-ontziak bidali dizkigu irudiak. Eguzki-sistema zeharkatu eta espazio zabalera irtenda, haren helmuga Aldebaran izarra da. Edo, hobeto esanda, izan behar zuen. Ontziaren azken seinalea 2003ko urtarrilaren 23an heldu zen; harrezkero, mutu egon da. Hala ere, bidaia horretan, gauza arraroak gertatu dira, orain arte behar bezala azaldu ezin izan direnak. Eguzki-sistematik urrundu ahala, zientzialariak konturatu d...
Slavoj Žižek Bilbon izango da gaur arratsaldean, 18:30ean, Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdiak gonbidatuta. “Egoera ikaragarri txarra da, baina ez serioa” izeneko solasaldian arituko da. Guk, Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko horren bibliografia luze eta interesgarritik, lagin bat dakarkizuegu, The Plague of Fantasies (1997) liburutik euskaratua (gaztelaniaz: El acoso de las fantasías, 1999) Nor onartuko dute mundu kapitalista garatuaren “barruan” eta nor utziko dute kanpoan? Yugoslavia ohiaren adibidea adierazgarria da: desintegrazioaren antzezp...
Leitu berri dugu inakademiko Erramun Gerrikagoitiaren diatriba Berria paperean inprimatua 2011ko martxoaren 22an titulatzen Xabier Kintanari erantzunez. Guk, Gerrikagoitiaren elukubratione intellektual perseveranteek abrumaturik, geure ignorantzia supinoan inquiritzen diogu gure imbezillitate zerebrala illumina dezala bere jakituria imperforableaz. Prezisionez, hauxe jakin nahi dugu: Grekeraren eta latinaren vokabloen utillitatione massivoa da zure testuen ossifikationearen karakteristika prevalente eta obsessivoa. Gu konstanteki klimaxeraino arrivatzen gara zure turbulentzia retorik...
Nola ordenatu armairuko liburuak? Egileen arabera? Gaika? Handitik txikira? Koloreka? Ez! Hemen beste modu bat aurkeztuko dizuegu: liburuetako tituluak elkarren artean uztartzea eta bide batez literatura sortzea. Bai, ondo irakurri duzue: zuek ere idazle bihurtzea, tituluak bata bestearekin lotuta. Nola egin hori? Oso erraz: tituluen artean nolabaiteko bikote esanguratsuak eginez. Helburua? Halako aforismo bitxiak sortzea. Ariketa hori nahi beste luza daiteke, baina guk 101 liburura murriztu dugu gure ahalegina. Hauxe da erronka: lehen liburua bigarrenarekin lotzea, bigarrena h...
221- Estolderia da zibilizazioen obrarik iraunkorrena. 222- Zertara zoaz basamortura katiuskekin? 223- Eten puntuek beti lotzen dute. 224- Zer uste du ilargiak gaueko eguzkiaz? 225- Lehen segundoa? 226- Sarien gosea, maiz, gosea sari. 227- Arrainentzat ez dago emergentziarik. 228- Galduenak, nora joan ez dakitenak. 229- Noe mozkortu egiten zen ontzian dinosauroak sartzea ahaztu zitzaiolako. 230- -Nor zara? / -Nerea. Eta zu? / -Zurea. Vittu Cherigan
Antonio Velardiez nintzen. Horrela esan beharko dut: nintzen. Nola azaldu bestela egoera hau. Egoera maskal hau. Noizbait entzuna nuen aireportu handietako gaitzaren kontu hori. Asmazio hutsa zela iruditu zitzaidan, hiri kondaira horietako bat. Labur esanda: aireportuetako korridore luzeetan deslai ibiliz gero, ailegatzen da momentu bat zeinetan ez baitakizu bueltatzen: ezinezkoa da eserita egon zaren tokira bueltatzea. Adibidez, guri bezala hegaldirako lau ordu luze falta direla-eta altxatu eta lagunei banoa osteratxo bat egiten esanda alde egiten duzunean, dago...
Galdetu dio abadeak gazteari: -Eta hik urte osoan praktikatzen al duk? Gazteak erantzun palindromikoa eman dio: Et, udan ez, igel-akerrek ale gizena dute!
211- Utopien mapamundian kontinenteak oraindik itsaspean daude. 212- Oihartzuna atxilotu dute kopiak lizentziarik gabe egiteagatik. 213- Gurutzean hildakoak: gurutzhiltzatuak. 214- Taxi ohiak extaxiak dira? 215- Ezezagunak baino ez ditut ezagutzen. 216- Momien gimnastika-irakaslearen sindromea. 217- Kukuek erlojuetan jartzen dituzte arrautzak. 218- Herraren errapeek elikatzen gaituzte. 219- Heriotzaren labirintoaren irteera, mesedez? 220- Errugabea, ala errujabea? Vittu Cherigan
Beste begirada bat, eta eztarrian atera nahian dudan maitasun guztia eztanda eragingo didazu. Bakarrik begirada bat eta bizitza minez beteko didazu, eztarrian eta begietan metatzen zaidan zuremin sorgorrez blaituko nauzu. Nahikoa da begirada bat eta zainak maitasunez beteko dizkidazu. Hemen, lau gurpilen gainean goazela Suzko Lurralderantz, nire gogoak nire gorputzak nire begiradak zure gogoan zure gorputzean zure begiradan bat egin nahi dute betikotu nahi dute maitasunez eta bizitzaz. irakin nahi dute. Eta zugana hurbiltzen naiz, zure ile beltza...
Claudio Suarez gautxoaren istorioa kontatu dit Manuelek, matea elkarrekin hartzen ari garela. Mendian egin dugu topo, goizean. Berak bikote frantses batekin egin du bidea, zaldiz. Gu oinez joan gara. Joan-etorria, hogeita hamazazpi kilometro. Hemen horrelakoa da dena: handia, neurrigabea. Orain, afarirako bildotsa sutan erretzen ari dela, gustura gaude mahaian. Zera galdetu diot: ea Laguna Mancillara orduko etxaldeak zer izen duen. “El Puesto de la Oriental”, erantzun dit. Goizean handik pasatu garenean, haizeak animalia haserretua zirudien. “Ez duzu abestia entzun?”, galdetu dit. “Zer abes...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik