Nasan
Nasan itxaroten ari zen jendeak izuturik ikusi zuen trena hurbiltzen eta gizon hura errail artera jauzi egiten.

Biharamunean, egunkari guztietan agertu zen gizon hura, trena gelditzea lortu baitzuen bere buruaz beste egitera zihoala.
Bernardo Kapanaga

Iruzkinak
Utzi iruzkina: