MIKROANDOSILLOAK 24
231- Zatiketak batzen gaitu.
232- Gabezia betean bizi gara.
233- Zer nahiago, norkeria ala inortasuna?
234- Zigorra eman digute saritzat.
235- Eraikuntzaren erailkuntza ingurumenean.
236- Gezurrak, gizartearen eskeletoaren hezurrak.
237- Hondamendiaren apoteosia.
238- Bizitza gidatuak antolatzen dizkigute.
239- Alkoholiko anonimoen ospearen porrota.
240- Eta, hala ere, Ilargitik ikusezinak dira gure arazo guztiak.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: