Estalaktitak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-05-12 13:50

Zu eta biok, harren jangai gara

eta ez dago ez santuen ez martirien bizitzarik

salbatuko gaituenik.

Gertaeren kedarrak estaliko gaitu

mastekatuko gaitu

irentsiko gaitu

baina dena are okerragoa izango da

gure abesti zaharren oihartzunak

porlan bihurtzen direnean

gure ondorengoen bihotzerreetan

eta gure hesteen hilaurrek

izarretara bidaiatzea

erabakitzen dutenean.

 

Orduan

betiko oporretan egongo gara

eta gure postontziek

Jainkoaren propagandaz

gainezka egingo dute:

Bisitatu ene erresuma,

beti egonen naiz

hire itzal makurtuaren atzean.

 

Ez, inork ez du gorpurik bilatzen

mortubasoetan

eta

hori jakinda ere

gure bihotzak taupa egiten duen bakoitzean

estalaktitek

egia jakiteko dugun presa basati hori

gezurtatzen dute.

 

 

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: