Santuen bizitza

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-06-10 12:38

Zertan pentsatzen zuten santuek

masturbatzen zirenean?

Hauxe da martirien odola,

esaten ote zuten

edo

hemen isurtzen dugu Satan

edo

plazera zergatik da bekatua.

Hazi salbatzailea isurtzen zutela

esaten ote zuten

hauxe da gure misioa

zilizioaren autoimmolazioa

gerla santu batera doanaren irmotasunaz

gerla guztiak

menderen mendetan

basamortu zentzugabe eta errepikatuak direla

usnatu gabe.

Hauxe da askatuko zaituzten ezpata

esaten ote zuten

jakin arren ere

sinesgabe haien buru moztu bakoitzeko

mila gurutze alderantzikatu erneko zirela

eta orain ere dena berdin-berdina da

aita santuek trikornioak janzten dituzte

komunioa emateko.

 

Erlijioa egia bada

zerua

pospolo kaxa batean sartzen da.

 

 

Ron Sniakin




Utzi iruzkina: