Munstro mikologiko-politikoa. Mikologikoa, perretxiko toxikoa delako; politikoa, haren helburu nagusia guri polittak pasaraztea delako. Izaki beldurgarria da: haren kode genetikoan arakatuz gero, erraz antzemango dugu ondoriotasun zuzena Garai Ilunetako zenbait piztia politikorekin, hala nola Fragarekin, Martin Villarekin edo Rosonekin. Barneak endredatu egiten zaizkigu Barne Arazoetako ministro horien izenak entzunda, eta, era berean, barneak hustu beharrean jartzen gara Aresauroren agerraldi izugarrietan. Izan ere, haren begiak gorroto-balak dira; haren berbak, gezi pozoit...
Arantzak bihotza ziztatu zidan lehen ezetzarekin Bihotzi bihotzerrea eragiten omen nion Concha maskor itxia izan zen beti niretzat Domekak esan zidan berarekin jai nuela Eguzkiñerentzat ni eklipse bat bezalakoa nintzen Fatimak zera esan zidan: mirariak Lourdesen! Garbiñek zikin jokatu zuen nirekin, plantatuta utzi ninduenean Haizea basamortuko sirokoa bezain hotza zen nirekin Iragarnek ez ninduen ikusi nahi ezta iragarkietan ere Jaione oso iaioa zen ni sufriarazten Korok ez zidan kantatzen utzi bere maitasunen abesbatzan Lorearentzat ni plastikozko lilia nintzen Maitederren go...
Ez dugu ukatuko gaurko ezberbaren aurrizkiari erantsi diogun hitzak konnotazio txarrak dituela, baina zer egingo diogu: gustatu egiten zaigu, boxelari baten indarraz kolpatzen gaitu eta. Eta, gainera, ezberbak edozein hizkuntzatarako balio du. Sare sozialei lapaturik egoten dira ziberyonkiak, zibersare pelagiko horietan amaraundurik. Ez dute beste berbagairik: dena da Facebook, Twitter, MySpace, Tuenti... Hor ez bazaude, jai duzu: ez ei zara inor. Lehen telebistarik ez bazenuen, K.O. gelditzen zinen, elkarrizketa guztietatik kanpo. Gauza bera gertatuko ote zaigu sare sozialen ozean...
Hara zer dioskun Labayru Hiztegiak koipelustre berbaren gainean: 1 adj adulador -a. Koipelustre ederra agertu da gaur. ~ lausengari, losintxari 2 adj. pesado -da, cargante, molesto -ta. Zagoz isilik behingoz koipelustreori! ~ gogaikarri, koipezto Denok izan dugu lagunen artean koipelustreren bat. Zenbat komeria horrelakoei ihes egiteko! Bada, gaur aurkezten dugun ezberbak koipelustre mota bat erretratatzen du: sasijakintsua, bere burua orojakintsutzat duena. Entzutekoa da haien berba-jario amaigabea! Beste ezberba bat asmatu beharko genuke haien ...
Euskadi Saria, aurten, Sari Izoztua bihurtu da. Joseba Sarrionandiari saria eman, baina dirua gorde. Negozio ederra egin du Eusko Jaurlaritzak! Euskaraz bada aditz bat “eskaini eta ez eman” adierazteko: tati egin. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko adibide bat: "Borondate barik eskindu eta tati eiñ zestan gaizto arek, baietz esan netsanian" Etxba Eib. Bada, horixe egin dute. Jakina, krisi garaian ondo etorriko zaizkie Ajuriaenea Porculinary Center-ekoei 18.000 euro horiek. Zer egingo dute diruarekin? Burtsan inbertitu? Afarietan gastatu? Auskalo! Zera adierazi dute: Joseba Sarri...
Doministiku hitzaren irudira, guk zakilistiku sortu dugu (era umoretsuan, zer esanik ez). Doministiku egitean, batzuetan, ahotik txistua botatzen dugu; zakilistiku egitean, berriz, hazia jaurtitzen dute gizonezkoek, sexuginen ari direnean, goreneko momentu horretan. ZAKILISTIKU EGIN: sexu-erlazioan, gizonezkoak hazia isurtzea, txurrustada botatzea. Zer? Zakilistiku egin duk ja? Hasi besterik ez diagu egin eta! Hi haiz, hi, isurbera!
Denok dakigu zer diren kuxkuxeroak: bazter-miatzaileak, beti usnan ari direnak. Gogaikarri galantak! Baina are okerragoak dira begiratze hutsetik ekintzara pasatzen direnak. Bizkaian bada berba bitxi bat horiek deskribatzeko: zazpisuete. Bi esangura ditu: alde batetik, jantxakurra, inoren lepotik bizi dena; bestetik, nonzeberria, sudurluzea. Bigarren esangura hori modu bikainean erretratatzen du zazpisuete berbak: enparauen suetera kuxkuxean sartzeko ohitura lotsabakoa duena kalifikatzen da adjektibo horrekin. Sukaldera bakarrik ez, komuneraino ere sartuko lirateke, kakaginen zelan gabiltza...
Kukutzada ezberba sortzeko aitzakia eman digute Aresek eta Azkunak, Errekalden eragindako triskantzen harira. Gaztetxea defendatzeko egindako borrokak jende askoren elkartasuna lortu du: jendea kukutzatu egin da Errekaldeko auzoen matxinadarekin. Izan ere, oso kukutzagarria da injustizien aurkako borroka. Hara!: konturatu orduko, hiru ezberba asmatu ditugu! Eskerrik asko, Ares eta Azkuna, zuen kakatzadagatik! KUKUTZADA: herritarren matxinada, injustiziaren aurkako herri-altxamendua. Eta, amaitzeko, testigantza bat: Hola a todos:Nunca he visto algo asi, todo Bilba...
Jaiotzean, ama erditu egiten da. Berrogeita hamar urte betetzen ditugunean, berriz, menderditu egiten gara. Bizitzaren edalontziari begiratzen diogu, eta erdi hutsik ikusten dugu. Egia esan, geratzen zaigun bizitza-ura erditik behera dago nabarmen. Eta, dirudienez, trago gozoenak eginda ditugu. Falta zaizkigunei beldurrez begiratzen diegu: ur hori minez beteta sumatzen dugu, gaixotasunen eta zahartzearen hatsa dario. Baina berdin dio: pozik gaude berrogeita hamar urte eginda. Adin bakoitzak baditu gauza onak eta txarrak, eta guk onei erreparatzen diegu: prezio berean, nahiago dugu ed...
Atzamarrak Ilargirantz seinalatzen duenean, ergelek atzamarrari begiratzen diote. Sentipen hori izan dugu gaur goizean, gosaria bide zaharretik joan zaigunean Manuel Valleren exekuzioaren berria irakurrita. Ernegagarria, benetan. Albiste horretan, garrantzitsuena ez omen da exekuzioa bera, baizik eta exekutatzeko modua: Floridan, lehenengoz, ohiko farmakoa barik (sodio-tiopentatoa), beste bat erabili dute (pentobarbitala). Pentobarbitalak, antza, zigor “krudel eta ezohikoa” da. Beraz, denok jarri gaituzte atzamarrari begira (dosi hilgarria zerez egina dagoen), Ilargiari begiratu ez d...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik