Txistu y Tamboliñ

Hiru plater jarri ditut, baina ez da etorri. Haren plater hutsari begira afaldu dugu. Guri min emateko egin du, ez etortzea?  —Izena jarri behar diogu —esan dit Mariak, plater hutsari begira —. Izena jartzen badiogu, etorri egingo da.  Ez diot ezer erantzun, hasieran. Gero bai. Batzuetan kostatzen zait pentsamenduak ahora ekartzea. Hitzak euliak bezala ibiltzen zaizkit buruan. Banan-banan ehizatu behar ditut, ahora ekartzeko.  —Ez. Gustuko dut Hirugarrena deitzea. Izena jartzen badiogu, etorri ez, joan egingo da. Betiko.  Nola joan daiteke sekula etorri ez dena? Zer daki...


laberategi

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-15 23:48

  Ezberbak sortzea ez da bakarrik gure psikolastoa. Kike Amonarrizi hartu diogu ezberba hori,  gaztelaniazko “paja mental” hura imantatuz asmatua. Guk beste bat sortu dugu Kikerenean oinarriturik: psikofardoa (erabil bedi psikolastoen multzoa adierazteko). Diogunez, ez gara bakarrak ezberbagintzan. Gaurkoa azaltzeko dokumentazio bila ari ginela, hona zer harribitxi topatu dugun: terroirista. Tori ezberba! Baina lasai! Ez dauka erlaziorik Entzutegi Nazionalarekin, sukaldaritzarekin baino. Hain zuzen ere, tokian tokiko produktuetan oinarritutako sukaldaritza berria da eskola terro...


lohitura

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-14 23:56

  Euskarazko eufemismoen artean, hauxe da barregarrienetako bat: lotsariak (partes pudendas, partes vergonzosas). Sexua kontu lotsagarria balitz bezala, aizue! Batek baino gehiagok edukiko du zertan lotsatu, bakoitzak daki zer egiten duen bere anaia edo ahizpa txikiarekin...   Guk, behintzat, gaurko ezberba ez dugu lotzen sexuarekin. Ez derrigor. Bakoitzak jakingo du zer ohitura dituen eta nola kalifikatzen dituen ohitura horiek. Bakoitzak esan dezala horietako zein diren ohitura lohiak, hots, lohiturak.  Ohitura lohiak, gure ustez, zerikusia du zer ikuziarekin, ez sexuareki...


zelaatatu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-13 21:37

Barkatuko diguzu, Isabelatxu, zure abizenaren hasierako letra aldatzearren, baina badakizu: Zelaa askoz baskoagoa da Celaa baino, ezta? Edozein modutan ere, zure abizenean oinarriturik ezberba sortu badugu ere, zu lasai. Ez dugu uste arrakasta handirik izango duenik. Ez da historiara pasatuko, ezta hiztegietara ere. Gure txorakeria da, besterik ez. Nondik sortu da guztia? Argazki batetik. Gogoratzen duzu? Ilaran zaudete, eta Francisco Javier Lopez (alias Patxi) eskua ematen ari zaio Martin Garitanori, “ikasturte politiko”aren hasieran Donostian egin ohi den ekitaldian. Bertan, zu agertzen ...


lotiliko

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-12 23:35

Berba polita da lotordi. Loa bat-batean eteteak sortzen duen sentsazio desatsegina da lotordia edo lo-mozkorra. Momentu horretan, ez dakizu seguru itzarrik zauden ala ametsetan. Eta, mozkorra aipatzen hasita, denok dakigu loa eragiten duela. Alkoholak, aldi  neuforiko horren ostean (neu naiz onena, neu, neu, neu…), loguratu egiten gaitu. Edari etilikoak lotilikoak dira. Lozkortu egiten gaituzte. Baina badira beste gai lotiliko batzuk: irakasle batzuen azalpen gogaikarriak, telebistako makina bat programa, irakurtzeko agindu dizuten eleberri jasanezina, bazkari astun sabel-haurdun uzte...


artodidakta

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-11 23:56

Artoak ez du fama onik euskaldunon artean. Hori ematen du behintzat: Otxandion, artolasto esaten zaio pertsona dorpeari; Arratian, artobero esaten zaio pertsona lodi eta lasaiari (despektiboa da), eta artopil kokoloari. Badira adibide gehiago. Begira zelakoak topatu ditugun Orotariko Euskal Hiztegian: Arthozko aseak sabela hotz uzten du, un repas de pain de maïs laisse l’estomac froid" Dv. "Artotarako laiñ be eiñ ez. Se emplea cuando una cosa no compensa el esfuerzo, es decir, que no da ni para borona. Etxba Eib. Trufas deitzen gaituzte / arto mindu jaleak. "Zafio. Ixildu ari, artó. Kendu a...


farradisu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-10 23:22

Hauteskundeetara aurkeztuko bagina, gure programan hauxe aginduko genuke: Parranden Parke Tematikoa (PPT) sortzea. Gurean leku asko daude PPTak zabaltzeko. Horietako bat: Lemoizko zentral nuklearra izan behar zuen etxelapiko erraldoi hori. Eta zer arraio da Parranden Parke Tematikoa?, galdetuko diguzue. Erantzuten saiatuko gara: Herri guztietan, asteburua heltzen denean, betiko arazoak: gazteak litroak egiten edozein bazterretan, zarata, mozkorrak, borrokak, txiza-usaina hormetan, plastikoak eta botilak nonahi… Hori mozkorlaritza alternatiboari dagokionez; taberna eta pubek eskaintzen dute...


neskeleto

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-09 23:58

  Zelan aldatu den edertasunaren eredua! Gure aitita-amamentzat ederra potolotxoaren sinonimoa zen. Begira zer adibide topatu dugun Orotariko Euskal Hiztegian:   Kale gizonak izaten dira / guri eta borobillak [...] / gu nekazari gizarajuok / argalak eta zamillak. And AUzta 114   Badirudi baserritarren urdailetan tripa-zorri asko eta tripa-sari gutxi zegoela…   Orain, berriz, “argalak eta zamillak” eredu estetiko bihurtu dira, eta horrek ondorio latzak eragin ditu; anorexia, kasurako. Moda-desfileetako top-model horiek ikustea besterik ez dago, gaztetxoen erreferentzia z...


Hona astronauta hitzaren definizioa: espazio-ontzi bateko tripulante edo bidaiaria. Grekotik mailegatutako atzizkia da “nauta”, eta  “nabigatzaile” esan nahi du. Hortaz, astronauta astroen nabigatzailea da. Baina, hara!: atzizki hori beste hitz moderno batzuk sortzeko erabili dugu. Hor ditugu, adibidez, internauta edo zibernauta, zera esateko: web nabigatzailea erabiltzen duen pertsona, Interneten nabigatzen duen pertsona. Bitxia da: nabigazioa itsasoarekin ez ezik espazioarekin eta Interneteko sasiespazioarekin ere lotzen dugu.   Atzizki polita iruditzen zaigu gure ezberbagin...


Kontuz ibili behar da zer esaten den. Behin, Lekeition zera jazo ei zen (ea bertako norbaitek konfirmatzen digun): lagun batzuk kalean berbetan zebiltzala, batek hor doa atrakadorea esan zuen. Hurrean txapelokerrak zeuden bai, eta atzetik joan zitzaizkion. Atrakadore hura portuko ontzi baten sartzera zihoala atzeman zuten. Haren estualdia! Eta bai: atrakadorea zen. Zer da kontua? Bada, guardia zibilek ez zekitela berba horrek Lekeition hau esan nahi duela: ontziak porturatzen dituen pertsona. Berba berak gaztelaniaz eta euskaraz esangura desberdinak dituenean, kontuz! Pasadizo, kasurako. T...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak