zelaatatu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-13 21:37

Barkatuko diguzu, Isabelatxu, zure abizenaren hasierako letra aldatzearren, baina badakizu: Zelaa askoz baskoagoa da Celaa baino, ezta? Edozein modutan ere, zure abizenean oinarriturik ezberba sortu badugu ere, zu lasai. Ez dugu uste arrakasta handirik izango duenik. Ez da historiara pasatuko, ezta hiztegietara ere. Gure txorakeria da, besterik ez.

Nondik sortu da guztia? Argazki batetik. Gogoratzen duzu? Ilaran zaudete, eta Francisco Javier Lopez (alias Patxi) eskua ematen ari zaio Martin Garitanori, “ikasturte politiko”aren hasieran Donostian egin ohi den ekitaldian. Bertan, zu agertzen zara, begira-begira. Zelako diskrezioa, aizu!

Hona nola definitzen duen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak zelatatu aditza:

1. Norbaiti, bera konturatu gabe, so egon, egiten duenaz jabetzeko.

2. Ezkutaturik norbaiten zain egon, hari ustekabean erasotzeko.

Bada, guk zelaatatu ezberba asmatu dugu, zure begiluzekeriari erreparatuta. Hori da hori, gero, kuxkuxeatzeko modua! Seguru gaude askoz ere eraginkorragoa izango zinatekeela ikuskari moduan: begiak askoz ederragoak dituzu burua baino. Zera esan nahi dugu: Hezkuntza Sailaren buruak eskatzen duen txapela handiegi geratzen zaizula. Baina tira, ea laster libratzen zaren kargu horren zamatik (Hezkuntza Ezkuntza bihurtu baino lehen, ahal dela).

ZELAATATU: batere diskreziorik gabe zelatatu; modu lotsagabean begiratu.


Utzi iruzkina: