neskeleto

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-09 23:58

 

Zelan aldatu den edertasunaren eredua! Gure aitita-amamentzat ederra potolotxoaren sinonimoa zen. Begira zer adibide topatu dugun Orotariko Euskal Hiztegian:

 

Kale gizonak izaten dira / guri eta borobillak [...] / gu nekazari gizarajuok / argalak eta zamillak. And AUzta 114

 

Badirudi baserritarren urdailetan tripa-zorri asko eta tripa-sari gutxi zegoela…

 

Orain, berriz, “argalak eta zamillak” eredu estetiko bihurtu dira, eta horrek ondorio latzak eragin ditu; anorexia, kasurako. Moda-desfileetako top-model horiek ikustea besterik ez dago, gaztetxoen erreferentzia zein den antzemateko.

 

Guk badugu ezagun bat zera esaten duena: “Niri neskeleto horiek ez zaizkit batere gustatzen. Niri haragia ukitzea gustatzen zait; hezurrak ukitu nahi dituena doala kanposantura!”.

 

NESKELETO: hezurretan dagoen neska argalegia; neska anorexikoa.


Utzi iruzkina: