artodidakta
Artoak ez du fama onik euskaldunon artean. Hori ematen du behintzat: Otxandion, artolasto esaten zaio pertsona dorpeari; Arratian, artobero esaten zaio pertsona lodi eta lasaiari (despektiboa da), eta artopil kokoloari. Badira adibide gehiago. Begira zelakoak topatu ditugun Orotariko Euskal Hiztegian: Arthozko aseak sabela hotz uzten du, un repas de pain de maïs laisse l’estomac froid" Dv. "Artotarako laiñ be eiñ ez. Se emplea cuando una cosa no compensa el esfuerzo, es decir, que no da ni para borona. Etxba Eib. Trufas deitzen gaituzte / arto mindu jaleak. "Zafio. Ixildu ari, artó. Kendu ari ortik, artó. Bokatibo gisa bakarrik. Azentua azkenean" Elexp Berg. Zampatortas.
Argi dago pertsona batzuek euren aldetik ikasten dutela, inoren laguntza barik, eta pertsona kultuak bihurtzen direla. Horiek autodidaktak dira. Era berean, artaburuek ez dute inoren laguntza behar artaburu izateko. Argi gutxiko pertsona izateko ez da inolako eskolara joan behar. Horiek artodidaktak dira, modu finean esanda.
ARTODIDAKTIKA: artaburua (eufemismoa da).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: