Txistu y Tamboliñ

espainuldu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-25 22:43

Baina nola ez dira orain arte konturatu? Lagunak: guk daukagu krisi ekonomikoa konpontzeko errezeta. Konponbidea erraza da: Espainia desegitea. Kito! Bai, ez da ekonomian aditua izan behar ondorio horretara heltzeko. Esaiguzue: zer gertatzen da enpresa bat zorrez gainezka dagoenean? Kasurik onenean, langile batzuk kaleratzen dituzte, aurrera jarraitu ahal  izateko. Baina maiz neurri hori ez da nahikoa arazoa konpontzeko, eta azkenean enpresa ixtea beste erremediorik ez dago. Zorrak ordaindu gabe geratzen dira, eta langile guztiak, kale gorrian. Estatuak, azken batean, enpresak bezalak...


  Lidergoarekin lotutako adjektiboak dira proaktibo eta erreaktibo. Arrakasta lortzeko giltza jarrera proaktiboa izatea ei da: etor daitezkeen arazoak aurreikustea eta erabakiak hartzea. Proaktiboak ekintzaileak izaten dira, eta etengabeko hobekuntza da haien helburua. Erreaktiboak, berriz, pasiboak dira: nahikoa lan dute lanera joate hutsarekin! Erreaktiboak ez dira inplikatzen. Ezta pentsatu ere! Askatasuna nahi dute, eta zirrikiturik txikiena baliatzen dute askakeatzeko (adibidez, ohikoa izaten da horrelakoak komunean harrapatzea, denbora-pasan, zigarrotxoa erretzen; erreaktibo hit...


arimateko

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-23 23:59

Gaztetan dantzan ibiltzen ginenean (neskaren batek baietz esaten zigun aldi bakanetan) hor hasten ginen hurbiltzeko estrategia dorpean. Kontua ahalik gehien arrimatzea zen, neskaren biguntasunetan gure gogortasunak estu-estu paratzea. Arrimatekoa onartzen zuen neskak gure bedeinkazio guztiak eramaten zituen; hura eragozteko ukondoak plantatzen zituenak, berriz, gure destaina besterik ez zuen jasotzen. Gaurko ezberbak arrimateko berezi bati egiten dio erreferentzia baina: hurbilketa fisikoaz barik, hurbilketa sentimentalaz ari gara. Adibidez, lagunaren arima zauritua kontsolatzera hurreratze...


Asel Luzarragaren artikulu interesgarri bat (“Balizko euskal anarkismorako zirriborro bat”) irakurri berri dugu. Garai berri honetan, anarkismoak eskaintzen dizkigun tresna  subertsiboak erabiltzen hasi beharko genuke. Desobedientzia izan behar da gure arma estatuen kontra. Drogan ibili behar dugu, droga atera behar dugu. Ideia anarkisten trafikanteak bihurtu behar dugu, estatuak suntsitzeko. Adibidez: aurten, ez erosi loteriarik! Txarto portatzen hasi behar dugu, foru baimena erreskatatuz, adibidez: jaramonik ez komeni ez zaizkigun legeei! ANARKOTRAFIKANTE: ideia anarkisten trafikantea.


heriokoldar

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-21 23:59

Koldarrak ez ditu sekula bere krimenak aitortzen, zer galdu asko duelako. Agian pentsatzen du: ausarta banintz, nire krimenak aitortuko banitu, erraiak kiskaltzen dizkidan sugar hau itzaliko nuke, kontzientziak bakean utziko ninduke. Baina pentsamendu horri beste bat nagusitzen zaio. Mintzo boteretsuago horrek honelaxe esaten dio: ausardia horrek hil egingo zaitu. Krimenak aitortzen badituzu, dena galduko duzu. Kontzientzian pilatuta dituzun zabormendiak eguzkitara ateratzen badituzu, zureak egin du; hori eginez gero, gauza bat segurua da: zeure burua urkamendira daramazu. Eta ideia hori na...


Heldu da hauteskundeen eguna. Mintza bedi herria! Eta lau urtean behingo erromesaldi antolatuari ekiten diogu, erritual beti berdinari. Ilara luzeetan jartzen gaituzte, gure izen-abizenak errime esaten dituzte mahaiaren atzealdean dauden egunbateko funtzionario behartuek, eta kristalezko hilkutxa dirudien ontzira botatzen dugu geure sententzia kolektiboa. Balizko gerra batera doan boluntarioen ilara inozentea dirudigu, edo auskalo zein treblinkatara bidaliko duten giza salda lotzandua. Gero, egin berri dugun bekatuaren kontzientziaz jabeturik, sugandilen antzera ihes egiten dugu, arrapalad...


husnarketa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-19 17:47

Hauteskundeen aurreko eguna hausnartzeko gordetzen da. Behiek lau urdail dituzte belarra hausnartzeko. Zenbat urdail beharko genituzke guk azken lau urteotan jaten eman dizkiguten belar txar guztiak digeritzeko? Kontuan izanda belar txarrek zuztar luzeak dituztela, lau urtean behingo botoekin alferrik ari gara belar txarren aurkako borrokan. Eta zer demontre hausnartu behar dugu? Ebidentzia ez dago hausnartzerik. Iruzurra ez da hausnartzen: salatu egiten da. Eta hauteskunde-egunean ixten den bi asteko tragikomedia esperpentikoa hori baino ez da: adarjotze hutsa. Antzerki hutsaren hurrengoa....


alkohordio

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-18 23:59

Burutik ahora garraiatzen ditugun ideia batzuk déjà entendu dira: noizbait nonbait entzunak edo irakurriak. Ziur asko, esaten dugun guztia dagoeneko esanda dago. Bai!: orijinalak garela pentsatu arren, kanpaiak besterik ez gara: errepikatu egiten dugu. Azken baten, gizakia loroaren bertsio aurreratua baino ez da. Beraz, hona hemen paragrafo honek behar lukeen hasiera: “Burutik ahora garraiatzen ditugun ideia guztiak déjà entendu dira”. Kanpaien antzera errepikatu ohi dugun ideia horietako bat hauxe da: zenbat gerra saihestuko ziren buruzagiak mahaian jesarri balira, elkarrekin bazkaltzera (...


metanfora

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-17 23:34

Antzina, produktu baliotsuak anforetan gordetzen ziren. Anforak ziren antzinako kulturetako merkataritzaren kontainerrak. Konturatzen zarete zer egin dugun? Anforak kontainer bihurtu ditugu! Eta pegarrak tetra-brik! Eta ordezkatze horri aurrerapena deitu diogu! Hobeto deitu bagenio pena aurrera! Baina, zer lirikotasun dauka kontainer batek? Imajinatzen duzue Ruper Ordorika “Hautsi da kontainerra” abesten? Eta zer jeinu ezkuta daiteke kontainer batean edo tetra-brik batean? Baina kasu!: jeinu despistaturen bat agertuko balitzaigu tetra-brik bat zabaltzean, inmigrazio-legea erabiliko gen...


batukada

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-16 13:59

Taldean jotzen den perkusio brasildarra etortzen zaizue burura hitz hori irakurrita, ezta? Bada, guk beste adiera bat emango diogu gaur: gaztelaniazko “ayuntar” aditzak batu esan nahi du, eta, zehatzago esanda, koitatu (koitoa egin). Koitatuak izan nahi duzue?  Tira, gatozen harira: batu aditzak “koitoa egin” esan nahi badu, batukada ezberbak larrutaldia adierazteko balio du.  BATUKADA: larrutaldia (gaztelaniazko “ayuntamiento”).BATUKADA JO: larrutan egin (ahal dela, brasildar erritmo eta guzti)  Zer, moñoño, joko dugu batukada?


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak