Min fisikoan ez dago poesiarik, baina badira min poetikoak. Bitxia da: Google-n “mina literaturan” idazten baduzu, gaztelaniazko orriak bistaratzen dira: “literatura minera”. Hor hasten da poesia: mina meatzea da; mina grisu-gasaren eztanda da; mina lurpeko sentimendu magmatikoa da. Min mota asko daude. Adibidez, Argentinako ipuin kontalari batek, ipuin baten aurkezpena egiten zebilela, argentinarren min ekonomikoaz hitz egin zigun. Euskaldunok min hitza hitz elkartuen bigarren osagai moduan erabiltzen dugu: maitemin, herrimin, bihozmin, haurmin, itsasmin, jakinmin, ikusmin, jainkomi...
Estatutu, tutu estu. Estatutu, tutu mutu. Estatutu, estututu. Estututu, tutulutu. Estututu, tuturruxku. Ez dakigu norbaitek letra horiek noizbait musikatuko dituen. Ez pentsatu erokeria denik: Mikel Laboak are gauza ikimilikiliklikagarriagoak egin zituen. Gaur jaia izan omen da. Estatutuaren eguna. Zer pasatzen da? Bada, batzuei estatutu hori estu geratzen zaigula. Ito egiten gaituela. Beste batzuek nasai daukate, gustura. Baina guri txiki geratu zaigu. Eta ez dago zapata txikiena baino oinaze handiagorik. Estatutuaren zapatek min egiten digute, horixe da kontua. Estatut...
Ekintza militarrekin lotzen da estrategia hitza. Baina, hedaduraz, badu beste esangura bat: helburu bat lortzearren, ekintzak koordinatzean datzan artea. Beraz, estrategia artea da. Eta zer da artea? Hitz hori normalean museoekin lotzen dugu, baina baditu beste esangura batzuk. Horien artean, oso esanguratsuak dira honako hauek: · (Ipar.) Maltzurkeria, amarrua. · Harrapagailua, zepoa. Has gaitezen estrategia hitza aztertzen, eta hitz horretatik eratorritako estratregiko adjek...
281- Nudistak pertsona jantziak dira? 282- Gorringo biko jaietan ez dago mareagorarik. 283- Aitzakiak urpera jaurtitako pilotak dira. 284- Atzerakoiak abangoardian. 285- Zein da langabeen patroia? 286- Bizitza: errutinaren parke tematikoa. 287- Mina minagoa da anonimoa denean. 288- Eguzkia buztana galdu duen arrain laranja da. 289- Egon hadi lo, eta amets egingo dunk lodi. 290- Horiek oraindik ezkontza-tartan bizi dira. Vittu Cherigan
Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuan, bada aditua izatea zer den azaltzen duen kontakizun polit bat: Niels Bohr fisikariari galdetu omen zioten zer den aditua izatea. Hauxe erantzun ei zuen: "Aditua da arlo jakin batean egin daitezkeen huts guztiak jada egin dituena". Eskolan erantzun zuzenak saritzen dira, eta erantzun okerrak zigortzen. Hala ere, erantzun oker horiek dira aurrera egiteko modu bakarra, noizbait aditua izateko egin beharreko bidea. Irakasleek erantzun erratuak ere estimatu beharko lituzkete, haiek baitira jakituriaren altxorra zabaltzeko gi...
Bihotzak eta buruak eta arimak eta erraiek zorionaren (edo zoritxarraren) ozeanoan dzanga egiten dutenean, dela maitasunolde (maitasunultze) baten eraginez, dela beste edozein sentimendu edo zirrara sakonen kariaz, maiz halako estasi-zorabioa (zorabio tragikoa) sentitzen da. Halakoetan, zoribiatu egiten gara. Guk zoribioa sentitu dugu gaur Sergei Prokofievek konposatutako Alexander Nevsky kantata entzutean. Zorion-zorabioa in crescendo joan da obrak aurrera egin ahala. Zandra McMaster mezzosopranoak “Hildakoen zelaia” adagioa kantatu duenean, arterietako eta zainetako odolaren bor-bor eroa ...
Bozeramaileek, albiste onak dakartzatenean, pozeramaile bihurtzen dira. Gaur, adibidez, egun zoriongarria da. Bozeramaile pozeramaile bat ikusi dugu telebistan, egun gogoangarri honetan, eta zorionaren ongarria zabaldu du Euskal Herriko baratzean, fruitu berrien iragarle. Eta pozeramaile horrek orain arte preso izan dugun halako poztasun bat arnaldu du gure bihotzetan. Preso eroritako beste hamaika sentimendu askatuko ahal dira oraindu nahi dugun etorkizunean! POZERAMAILE: albiste pozgarriak dakartzan bozeramailea.
Sasoi baten, gure lagun-taldean honako eztabaida hau izaten genuen: gutako batek batzuetan egunkarietara bidaltzen zituen artikuluak ea berak eginak ziren ala beste batek idazten zizkion. Artikulu horiek beste batek egindakoak zirela ziotenek zera argudiatzen zuten: “Ezin ditu hain artikulu onak idatzi”. Zalantzan zeudenek zera erantzuten zuten: “Baina harenak balira, zuek ukatzen diozuen gaitasun intelektualaren jabe dela frogatuko litzateke”. Eta zer esaten zuten artikuluak harenak zirela pentsatzen zutenek? Tira, egia esateko, inork ez zuen ahoa zabaltzen haren alde. Horrek e...
Agustin Paskual Iturriagak idatzitako Ipuiak hartan bada bat gure gaurko ezberba aurkezteko balio diguna: “Belea eta azeria”. Zer da kontua? Azeriak belea lausenguz itsutu zuen, ahoan zuen gazta berarentzat nahi zuelako. Laudorio faltsuen bidez engainatu zuen. Honela amaitzen da ipuina: Lausengarien itza duenak sinisten, onelakoxe txalmak ditu eramaten. Kontuz, bada, laudorioekin! Xanpaina bezalakoak dira, eta zorabioa eragin diezagukete. Burura igo, eta mozkorra eragin. Laudorioak halako itsumendua eragiten badizu, galduta zaude. Laudatzailearen atzaparretan zaude: laster sartuko d...
Gizonezkoek txilibituan jartzen duten txanotxoari hainbat izen ematen diogu. Guztietan aseptikoena preserbatibo da. Arruntagoak dira txapel edo kondoi. Satsetan gabiltzala, hots, larrutan, jartzea komeni. Edo janztea esan beharko genuke? Tira, geuk ere ekarpentxoa egin nahi diogu sexuaz lotutako hiztegiari. Zakiltxano hitza gustukoa dugu, baina gaur proposatu nahi dizueguna “jostalariagoa” da: emakumezkoen azpiko gona berbarekin duen antzekotasunak grazia egiten digu. Zorionez, dagoeneko neskek ez dute jantzi hori erabiltzen, eta mutilak arinago heldu ahal dira barne produktu gordinera. Eta...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik