MIKROANDOSILLOAK 29

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-24 13:03

281- Nudistak pertsona jantziak dira?

282- Gorringo biko jaietan ez dago mareagorarik.

283- Aitzakiak urpera jaurtitako pilotak dira.

284- Atzerakoiak abangoardian.

285- Zein da langabeen patroia?

286- Bizitza: errutinaren parke tematikoa.

287- Mina minagoa da anonimoa denean.

288- Eguzkia buztana galdu duen arrain laranja da.

289- Egon hadi lo, eta amets egingo dunk lodi.

290- Horiek oraindik ezkontza-tartan bizi dira.

 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: