errantzun
Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuan, bada aditua izatea zer den azaltzen duen kontakizun polit bat: Niels Bohr fisikariari galdetu omen zioten zer den aditua izatea. Hauxe erantzun ei zuen: "Aditua da arlo jakin batean egin daitezkeen huts guztiak jada egin dituena".
Eskolan erantzun zuzenak saritzen dira, eta erantzun okerrak zigortzen. Hala ere, erantzun oker horiek dira aurrera egiteko modu bakarra, noizbait aditua izateko egin beharreko bidea. Irakasleek erantzun erratuak ere estimatu beharko lituzkete, haiek baitira jakituriaren altxorra zabaltzeko giltza. Ikusi nahiko genuke irakasleen aurpegia bat-batean erantzun-liburuak kenduko bagenizkie!
ERRANTZUN: erantzun erratua.
Sarri, errantzuna da erantzun zuzena aurkitzeko abiapuntua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: