azpiko goma

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-17 23:54

Gizonezkoek txilibituan jartzen duten txanotxoari hainbat izen ematen diogu. Guztietan aseptikoena preserbatibo da. Arruntagoak dira txapel edo kondoi. Satsetan gabiltzala, hots, larrutan, jartzea komeni. Edo janztea esan beharko genuke? Tira, geuk ere ekarpentxoa egin nahi diogu sexuaz lotutako hiztegiari. Zakiltxano hitza gustukoa dugu, baina gaur proposatu nahi dizueguna “jostalariagoa” da: emakumezkoen azpiko gona berbarekin duen antzekotasunak grazia egiten digu. Zorionez, dagoeneko neskek ez dute jantzi hori erabiltzen, eta mutilak arinago heldu ahal dira barne produktu gordinera. Eta bertan barneratzeko, azpiko goma jantzi behar. Bai ba!  Lehengo azpiko gonaren ordez, orain azpiko goma dugu. Ez da aldaketa txarra!

 

AZPIKO GOMA: preserbatiboa (modu umoretsuan esanda).

 


Utzi iruzkina: