pozeramaile

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-20 23:40

Bozeramaileek, albiste onak dakartzatenean, pozeramaile bihurtzen dira. Gaur, adibidez, egun zoriongarria da. Bozeramaile pozeramaile bat ikusi dugu telebistan, egun gogoangarri honetan, eta zorionaren ongarria zabaldu du Euskal Herriko baratzean, fruitu berrien iragarle. Eta pozeramaile horrek orain arte preso izan dugun halako poztasun bat arnaldu du gure bihotzetan. Preso eroritako beste hamaika sentimendu askatuko ahal dira oraindu nahi dugun etorkizunean!

 

POZERAMAILE: albiste pozgarriak dakartzan bozeramailea.


Utzi iruzkina: