batukada

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-16 13:59

Taldean jotzen den perkusio brasildarra etortzen zaizue burura hitz hori irakurrita, ezta? Bada, guk beste adiera bat emango diogu gaur: gaztelaniazko “ayuntar” aditzak batu esan nahi du, eta, zehatzago esanda, koitatu (koitoa egin). Koitatuak izan nahi duzue?

 Tira, gatozen harira: batu aditzak “koitoa egin” esan nahi badu, batukada ezberbak larrutaldia adierazteko balio du.

 BATUKADA: larrutaldia (gaztelaniazko “ayuntamiento”).

BATUKADA JO: larrutan egin (ahal dela, brasildar erritmo eta guzti)

 Zer, moñoño, joko dugu batukada?


Utzi iruzkina: